La marca americana de zapatillas Altra escoge el encierro de Sanfermin para su promoción

Altra kirol-oinetakoen marka amerikarrak Sanferminetako entzierroa hautatu du bere sustapenerako. Entzierroak eta Sanfermin festak transmititzen dituzten ezaugarri unibertsalek (adorea, zakartasuna, kirola eta poztasuna) berriro eragin dute nazioarteko merkataritza marka batek haiekin bat egin nahi izatea bere produktuak sustatzeko. Kasu honetan, Altra kirol-oinetakoen marka estatubatuarrak, 2013ko Sanferminetan, spot bat grabatu zuen Altra Zero Drop modeloa sustatzeko. Spot hori berriki eman da ezagutzera eta kirol-oinetako horien ontasunak sustatzeko erabiliko dute, berrikuntza eta aplikazio teknologikoko lan garrantzizko eta nabarmena baitute.

Bideoan protagonista entzierrorako jaiki da eta irteera arteko bidea Altra kirol-oinetakoekin egin du. Horiek baldintza edo gainazal mota guztietara moldatzea ahalbidetzen dute, galtzadarria, marmola, ura edo harria izan. Edozein hiri runneren berezko egoera. Bukaera, Sanferminetako entzierroan parte-hartzea da, noski, Altra kirol-oinetakoekin. Oso polita. Hurrengo irudian, Altrako lasterkaria kamiseta urdina duena da.

zero03

Ez da kirol-oinetakoen lehendabiziko marka entzierroaz interesa agertzen duena. 2011ko Sanferminetan Fiveten-ek spot bat grabatu zuen eta ohiko lasterkarien artean kirol-oinetakoak banatu zituen.

San Fermín no era escocés (II)

Thomas Dempster-k San Fermin Eskozian sortua zela-eta zuen teoria garai haietan  errotu zen bere zabalkundea bezainbeste, hots, gutxi. Baina jakintsuen zirkuluan bere garrantzia izan zuen, izan ere, historialari eskoziarraren argudioek kapitulu bat merezi izan zuten, saindu batzuen bizitzaz jabetzeko izan ziren hainbat saio batere ez zorrotz desmitifikatzeaz  1742an arduratu zen obran. Nicolas Antoniok, Valentzian  “Censura de Historias Fabulosas” (Alegiazko Istorioen Zentsura) argitaratu zuen, hil ondoren, Gregorio Mayans editorearen eskutik. Asmoa egite aski fidagaitzetan oinarrituriko mito erlijioso batzuk zapuztea zen. Obra horretan, V. liburuan, II. kapituluan, Nicolas Antoniok honelako idazpurua idatzi zuen: “Pelagio apezpikuaz, San Firminoz, Iruñeko apezpikua zenaz….”. Hortik abiaturik, saiatu da frogatzen  San Fermin eskoziarra izateaz Thomas Dempster-ek zuen teoria ez dela egia.

Honi atxikirik doan testuan Thomas Dempster Thomas Dempstero da eta Nicolas Antoniok, 5. paragrafoan, honako hau dio:

1-. 158. urtea baino lehen, bizitza eta mirakuluetan loratzen zen San Fermin, Iruñeko lehen apezpikua, hiri horretan sortua.

2-.San Fermini buruz aritzeko, ez dut jakinarazi gabe utzi Thomas Dempstero eskoziarrak Eskoziako Historia Eklesiastikoan dioena: San Fermin Eskoziakoa zen eta han Honesto izeneko presbiteroak hezi zuen eta, gero, San Saturnino Tolosako apezpikuarengana igorri zuen”. Nicolas Antoniok aipatzen du, gainera,  Thomas Dempster dagoeneko ezagun egin dela egile berriak asmatzeagatik, “Eskoziari ez dagokiona ematea” helburu.

3-.“Hori egiten du –hots, eskoziar egin berez ez dena- San Ferminekin bere herritar bihurtzen duenean, kontuan hartu gabe hari buruzko memoria guztietan espainiar, eta Iruñeko nafartzat jotzen dutela.”

censuradehistoriasfabulosas_sanfermin

Nicolas Antoniok ekartzen dituen iturri nagusiak San Saturninoren Aktak dira, eskuz idatziak eta tenore haietan Huertako komentuan zeudenak, eta  Vicencio Bellocenseren Historia Ecclesia Gallicane  obra. Aipatzen du Dempster-en akatsa Equilinoren testu batetik etor daitekeela, non Iberia paratu beharrean Hibernia aipatzen baitu. Jacobo Usserio ere aipatzen du, zeinek termino horiek nahasteko zentzu berean zeuden akats aunitz zerrendatu baitzituen.

502px-Nicolas_Antonio

Nicolas Antonio Espainian bibliografia modernoaren eta hiperkritizismoaren aitzindari izan zen. “Biblioteca Hispana” (liburutegi hispaniarra) bere obra ezagunenak bere garaia arte Espainian idatzi zuten egile guztiei buruzko informazio bibliografiko zehatz eta kritikoa eman zuen. “Censura de historias fabulosas” (Alegiazko Istorioen Zentsura) lanak XVI. mendeko  kronika laburrenganako zuen mesfidantza laburtzen du, eta biografia serioagoak bildu. Nicolas Antonio Sevillako Eliza Sainduko kalonjea izan zen, baita KarlosI I.aren kontseilaria eta Gurutzadaren Kontseiluko fiskala ere.

¿Era San Fermín escocés? (I)

Thomas Dempster historialari eskoziarraren arabera, San Fermin eskoziarra zen. Thomas Dempster-ek (1579-8-3/1625-9-6)  baieztapen hori argudiatu du “Historia Eclesiástica de Escocia” (Eskoziako Historia Eklesiastikoa) izeneko obran, (6. liburua, 522. kapitulua eta 8. liburua, 643. kapitulua). Bertan dio San Fermin lurralde horretan sortu zela. Han Honorato deituriko presbitero batek hezi eta San Honesto Tolosako apezpikuarengana igorri zuen eskolatua izan zedin. Hortaz, Dempster-en arabera, San Fermin eskoziarra da. Sainduaren kapa kilt batez ordeztu dezagun.

firminus_sf_01_dexter

San Honestoren kapituluan, Dempster-ek aipatzen du hura izan zela San Ferminen konfesore eta tutorea, eta San Fermin eliza eskoziarrean bere gaitasunengatik gailendu zela. Ez dakigu zergatik zuen Thomas Dempster-ek San Ferminekiko obsesioa, baina egile horren bizitzan sainduaren bizitza erakargarri egin zuten toki komunekin bada zenbait harreman. Dempster-ek, Cambridgen eta Parisen ikasketak egin ondoren Nafarroako Ikastetxean, Parisko Unibertsitateko ospetsuenetakoan, eman zituen eskolak. Ikastetxea Nafarroako Joana I. erreginak sortu zuen. Horretaz gain, Dempster-ek Tolosan eta Nimesen ere eskolak eman zituen eta Espainian bizi izan zen bolada batean.

firminus_sf_02_dexter

Thomas Dempster-ek  aipatutako obra Bolonian idatzi zuen, bizitzaren azkeneko urteetan, eta hura hil ondoren argitaratu zen. “Historia Ecclesiastica Gentis Scotorum” 1627an argitaratu zen eta, berriro Irving doktoreak 1829an editatu zuen. Bertan, Dempster-ek adierazi du bere bertsioa berresten duten bestelako iturriak badirela, hala nola Edmundus Campianus eta Gulielmus Camdenus-en testu batzuk. Entziklopedia Britainiarrak eta Eskoziako Entziklopedia Elektronikoak diote Dempster-ek aipaturiko iturrien egiazkotasuna oso eztabaidagarria dela; are, aipuak helburu horretarako espresuki fabrikatu zirela. Orduan, agian, San Fermin ez zen eskoziarra. Gainera, kontuan hartu behar da istorio honek bat egiten duela frogaturiko egintza erreal batzuekin, bertsioari sinesgarritasuna ematen omen diotenak. Heldu den astelehenean, istorio honen bukaera post honen bigarren zatian.

El encierro también sale en wikileaks

Los tentáculos y referencias sobre el encierro de Sanfermin son muy extensos y cómo no, también aparece mencionado en los cables de Wikileaks. Hemos encontrado dos referencias al encierro y a Sanfermin entre los 1.958.787 documentos a los que se puede acceder a través del sistema habilitado por esta iniciativa que permite consultar documentos diplomáticos de la era Kissinger (1973 a 1976) y cables diplomáticos del Departamento de Estado norteamericano (2003 a 2010.) El primero de ellos es un cable de 12 de julio de 1976 que informa desde la embajada estadounidense de Madrid a la Secretaría de Estado, al centro de información de la OTAN y a diferentes embajadas americanas en Europa sobre manifestaciones no autorizadas en diferentes ciudades. En la referencia a Pamplona se explica que se denegó el permiso porque la coincidencia con el Festival de Sanfermin y el encierro era una situación demasiado volátil.

wikileaks_running_01

La segunda referencia que hemos encontrado es sobre el encierro, pero como metáfora, y tiene su aquel. Realmente es un cable diplomático sobre China que para explicar la situación de las calles atestadas de personas utiliza esta comparación… “Que convierten las calles como San Sebastián durante los encierros.” Este cable lo emite el Departamento de Estado para las embajadas asiáticas por lo que podemos decir que en la central no tenían muy claro en esa fecha dónde estaba Pamplona y necesitaban leer más a Ernest Hemingway.

wikileaks_running_02

Un herido en el encierro americano de Houston

Joan den asteburuan Baytown-en (Houston, TX) egin da The Great Bull Run-ek Estatu Batuetan antolatutako entzierroetako hirugarrena. Larunbateko entzierroetan izandako parte-hartzearen balantzea 3.500 korrikalaritakoa da eta, ondorioa, zauritu bat. Hugo Soto ospitalera eraman zuten urradurak eragindako zauriekin, abelburuetako batek herrestan eraman ondoren.  Soto izan da 2013ko abuztuaz geroztik egiten ari diren amerikar gisako zezenen entzierroetan suertaturiko lehendabiziko zauritua.

www.click2houston.com
www.click2houston.com

Hurrengo entzierroa eta dagokion tomatina Florida eginen dira, martxoaren 8an. Dagoeneko beste hamar entzierro gehiago aurreikusirik daude, jendearen aldetik, momentuz, oso harrera ona izaten ari baitira. Texasen, zezenen lurra baita, oso lasterketa onak ikusi ahal izan ziren, oso giro onean. Haiek gonbidatu ditugu Iruñean, Sanferminetan, uztail guztietan egiten den jatorrizko muturreko esperientzia ezagutzera etor daitezen. chron.com-en bideo honi esker Baytowngo entzierroa ikus dezakezu.

Satiriza la sanidad americana citando como ejemplo una lesión en el encierro de Sanfermin

Josh Sundquist Estatu Batuetako online iritzi-eragile modakoa da. Bere azken bideoetako batean, YouTuben astero argitaratzen dituenetako batean, osasun amerikarra satirizatu du Iruñeko entzierroan lasterka egiteak, min hartzeak eta aldaka operatzeak 32.000 dolar (23.366 euro inguru) egiten dutela adibidetzat hartuta, hots, merkeago Espainian Estatu Batuetan baino. Egileak erraten du ebakuntza Estatu Batuetan kostatzen denarekin Madrilen edozein ebakuntzatik osatu, bi urtez eguneroko bizimodua ordaindu eta, ondoren, bere lurraldera itzul daitekeela.

Sanferminetako entzierroari buruzko aipamen bitxi hori Josh Sundquist-ek egin du bere bideo-komunikazioetarako erabiltzen duen You Tubeko kanalean. Sundquist oso ezaguna egin zen “The Amputee Rap” biralaren egilea izateagatik. Hamar milioi bisita izan zituen eta haren bitartez 2010ean YouTube NextUp eta YouTube On The Rise sariak irabazi zituen. Bere Web orrian Josh-ek bere burua horrelakotzat jotzen du: coach, Olinpiada berezitako kirolari, YouTuber eta erdipurdiko rap-kantari. Baina, horretaz gainera, berak bezala minbiziari aurre egin behar izan dioten pertsonentzako motibazio liburu super salduaren egilea da. (Just Don’t Fall: A Hilariously True Story of Childhood, Cancer, Amputation, Romantic Yearning, Truth, and Olympic Greatness.)

Testuinguru horretan oso interesgarria da Sanfermin.com-eko artikulua irakurtzea. Bertan aseguru etxe zenbaiten poliza askotatik entzierroa baztertu izanaren berri ematen dugu.

Anécdotas del encierro (I). El médico inglés que se negó a ser atendido

Sail berri hau hasten dugu gaur entzierroari buruz ezagutzen ditugun istorio edo pasadizo baliotsuenetako bat gogoratuz. Ezaugarri nagusia du gogoratzen ditugun ekintzak batez ere ibilbidetik kanpo sortu zirela. 1977ko uztailaren 8raino goaz, egun horretan zezen plazako sarreran, kalejoian bertan, korrikalari mukuru handia eratu baitzen. Han Joaquín Esparza Sarasíbar bizia galdu zuen eta pertsona ugari zauriturik suertatu ziren adarkada eta zanpatzeengatik. Zezen adarkadaz zauritutakoen artean Francis McGuinness mediku eta anestesista ingelesa zegoen, barrabil zorroan 10 zentimetroko adarkada jaso zuena.

Imajinatzen ahal duzue plazako erizaindegian zegoen saltsa gure protagonista zauriturik hara abiatu zenean. Armendariz doktorearen taldeak artatu nahi izan zuen odoletan zegoelako baina McGuinness-ek, egoera ikusita, erabat egin zion uko, zauri larrienak lehendabizi artatu behar zituztela adierazita. Logos agentziak informatzen duenaren arabera, artatua izateari uko egiteaz gainera, laguntzen hasi zen bere prestakuntza medikoa aprobetxatuz. Beranduago, hura artatzen utzi zien “baina berriro ere behar handiena zutenak artatu arte itxoin behar zela argudiatuz”  aipatzen du Logosek. Azkenean, plazako erizaindegitik 100 zauritu pasatu ziren eta uste dugu McGuinness-en adorea eta elkartasuna gogorarazi behar direla.

Hoy comenzamos esta serie recordando una de las historias o anécdotas más valerosas de las que conocemos sobre encierro. La característica principal es que los hechos que recordamos hoy se gestaron sobre todo fuera del recorrido, más allá del vallado. Nos vamos hasta el 8 de julio de 1977 cuando se formó un montón de corredores en la entrada de la plaza de toros, en pleno callejón. Allí perdió la vida el joven Joaquín Esparza Sarasíbar y resultaron heridas numerosas personas por aplastamiento y cornadas. Entre los heridos por asta de toro se encontraba el médico y anestesista inglés Francis McGuinness que recibió una cornada de 10 centímetros en la zona escrotal.

Es fácil imaginar el follón del momento en la enfermería de la plaza de toros de Pamplona, donde se dirigió herido por asta de toro nuestro protagonista. El equipo médico del doctor Armendáriz quiso atenderle porque sangraba pero, ante la situación que se encontró McGuinness, él se negó rotundamente advirtiendo que primero debían sanar a los heridos los urgentes. Según informa la agencia Logos, no sólo se negó a ser atendido sino que se puso a echar una mano aprovechando su formación médica. Más tarde, permitió que le curaran a él “pero alegando de nuevo que había que esperar a atender primero a los más necesitados”, apunta Logos. Finalmente, pasaron 100 heridos por la enfermería de la plaza y creemos que el valor y la solidaridad de Francis McGuinness debe ser recordado.

sanfermin_8_julio_1977_monton_encierro_03

Una experiencia en el encierro de Sanfermin en el último libro de autoayuda de Rob White

Rob White propone en su nuevo libro una historia del Encierro de Sanfermin como ejemplo de autoayuda. El americano Rob White es escritor de libros de este tipo y colaborador del Huffington Post y acaba de dar a conocer en USA su último libro: “And Then I Met Margaret” (Cuando yo conocí a Margaret). El autor propone en 21 capítulos y un epílogo una serie de historias personales con aplicación para la autoayuda. El capítulo 15 se titula Running with the bulls (Corriendo con los toros) y cuenta la historia de White en el encierro de Pamplona y la moraleja o enseñanza que nos quiere trasladar.

Rob White es también colaborador semanal del Huffington Post y para sus artículos a veces adapta capítulos de sus obras. Esta semana White ha publicado una de ellas precisamente del capítulo del encierro de Pamplona en Sanfermin. Puedes leer el artículo original aquí. White cuenta cómo comiendo un taco en un restaurante mexicano vio el encierro en la televisión y entendió que no podía faltar a esa aventura. El autor relata cómo acudió a Pamplona y quiso vivir la ceremonia de correr vestido de blanco como manda la costumbre. La figura literaria que aguanta la historia es una camisa blanca de seda de edición limitada con la cual pretendía posteriormente encontrar una excusa para, en barbacoas y reuniones sociales, contar su experiencia en el encierro de Pamplona. Cuando llegó a la plaza de toros e intentó saltar el vallado una persona tiró de él y le desgarró la camisa. Su camisa. White se enfadó. Cuando vio que quien había intentado escaparse del toro asiéndose a su camisa era una persona cercana a los sesenta años que reía junto a él, White concluyó: “Acabo de experimentar un momento de triunfo de la belleza y, en vez de celebrarlo, escojo enojarme por una cosa trivial. Echo un vistazo atrás sobre mi experiencia en el encierro y tengo claro que mis prioridades eran erróneas cuando me sorprendo a mí mismo molestándome por cosas tontas estos días. Si tengo salud, amigos maravillosos, felicidad y éxito… ¿No he saltado ya sobre el vallado? El resto es solo toro.”

El capítulo del libro “And Then I Met Margaret” es más extenso en las explicaciones y concreto en los detalles pero circula en el mismo sentido que el artículo del Huffinton Post. “And Then I Met Margaret” está escrito en inglés y se encuentra de venta en Amazon a 11,42 dólares en versión impresa y a 6,10 para Kindle. Está editado por Mind Adventure Press de Boston. Puedes conseguir más información sobre el autor y su obra en su web personal.

rob_white_cover_amazon_running_of_the_bulls

La banda indie revelación en Nueva York se llama San Fermin

Iruñeko entzierroa sanferminetan inspirazio iturri bihurtu da New Yorkeko 2013ko banda errebelazioarentzat. Horrenbesterako non taldea San Fermín izenarekin bataiatu baitute. Ellis Ludwig-Leone bandako kantari eta musikagileak  Earbudy.net-ri erran zion horrela dela Iruñeko entzierroa eta biziago sentitzeko bere burua arriskuan paratzen duen jendea ezaugarritzen dituen “ denaren edo ezerezaren izpiritua gustatzen zaiolako.

Banda Ellis Ludwig-Leone musikagile eta kantariak sortu zuen. Yaleko Unibertsitatean bere musika ikasketak bukatutakoan, sei astetan album bat idatzi zuen, Allen TateJess Wolfe eta Holly Laessig de Lucius txikitako adiskideek lagun zituela.

Bere lehendabiziko albumean bizitzaren gai klasikoak jorratzen ditu, gazteria, nostalgia, herstura eta maitasun erantzun gabea, besteak beste. “Albumeko kontzeptu asko ziren  une horretan itsutu egiten ninduten gauzak, zeinen aurka borrokatzen ari bainintzen. Ni ez naiz bizitzan arrisku aunitz hartzen dutenetakoa. Harriturik egonen nintzateke inoiz zezenen aurrean lasterka eginen banu kontatu zuen Ellisek.

San Fermin taldea Estatu Batuetan egonen da udaberrian eta, ondoren, Europan barna bidaiatuko du bi asteko itzulian. Beranduago, bigarren albuma grabatzeari ekinen dio. Mundu osoko musika eta herri hedabideetan haren estiloari buruzko oso kritika onak daude. Grabazioak eta bideoak oso zaintzen dituzte. Zuzenean, oso-oso onak dira eta haren konpainia Downtown Records.

El encierro se hace sitio en la próxima película de los teleñecos

AEBetan martxoaren 21ean eta Espainian maiatzaren 30ean estreinatuko den teleñekoen  hurrengo emanaldiek espioien istorio bat aurkezten digute, bertan Gustavo igela protagonista izaki, eta Europarako bidaia bat eszenatoki. Gonzo pertsonaiarik karismadunenetako batek ilusio eta irrika gisa azaltzen du “indoor entzierro batean lasterka egitea”. Orain arte sanferminetako entzierroari buruzko aipu aunitz ezagutu ditugu baina oraingo hau berri eta bitxia da Jim Hensonen Muppetsak protagonista dituelako. Henson Fragueltarren eta Dinotrenaren sortzailea ere bada.

themuppets_running_of_the_bulls_gonzo

Filmaren jatorrizko izenburua Muppets Most Wanted  da baina hemen “El Tour de los Muppets” (Muppetsen itzulia) izenarekin izanen dugu, Teleñekoen jatorrizko izena baita. Disneyk dagoeneko banatu dituen iragarki filmetako batean “Indoor entzierro” horren zatitxo bat ikus dezakegu, zeinek frogatzen baitu sanferminetako entzierroaren garrantzia Estatu Batuetatik Europari buruzko erreferentziak egiten direnean. Txantxaz haratago ideia berria planteatzen digu…. Entzierro bat antzoki batean…. Ikusiko al dugu?

James Bobin (The Muppets-en berdina) da zuzendaria eta film honetarako aktore zerrenda ederra du, Ty Burrell, Ricky Gervais, Tina Fey eta Ray Liottak osatua; horretaz gaineraCeline Dion, Lady Gaga eta Salma Hayeken kameoak ere baditu, besteak beste.