La banda indie revelación en Nueva York se llama San Fermin

Iruñeko entzierroa sanferminetan inspirazio iturri bihurtu da New Yorkeko 2013ko banda errebelazioarentzat. Horrenbesterako non taldea San Fermín izenarekin bataiatu baitute. Ellis Ludwig-Leone bandako kantari eta musikagileak  Earbudy.net-ri erran zion horrela dela Iruñeko entzierroa eta biziago sentitzeko bere burua arriskuan paratzen duen jendea ezaugarritzen dituen “ denaren edo ezerezaren izpiritua gustatzen zaiolako.

Banda Ellis Ludwig-Leone musikagile eta kantariak sortu zuen. Yaleko Unibertsitatean bere musika ikasketak bukatutakoan, sei astetan album bat idatzi zuen, Allen TateJess Wolfe eta Holly Laessig de Lucius txikitako adiskideek lagun zituela.

Bere lehendabiziko albumean bizitzaren gai klasikoak jorratzen ditu, gazteria, nostalgia, herstura eta maitasun erantzun gabea, besteak beste. “Albumeko kontzeptu asko ziren  une horretan itsutu egiten ninduten gauzak, zeinen aurka borrokatzen ari bainintzen. Ni ez naiz bizitzan arrisku aunitz hartzen dutenetakoa. Harriturik egonen nintzateke inoiz zezenen aurrean lasterka eginen banu kontatu zuen Ellisek.

San Fermin taldea Estatu Batuetan egonen da udaberrian eta, ondoren, Europan barna bidaiatuko du bi asteko itzulian. Beranduago, bigarren albuma grabatzeari ekinen dio. Mundu osoko musika eta herri hedabideetan haren estiloari buruzko oso kritika onak daude. Grabazioak eta bideoak oso zaintzen dituzte. Zuzenean, oso-oso onak dira eta haren konpainia Downtown Records.