La marca americana de zapatillas Altra escoge el encierro de Sanfermin para su promoción

Altra kirol-oinetakoen marka amerikarrak Sanferminetako entzierroa hautatu du bere sustapenerako. Entzierroak eta Sanfermin festak transmititzen dituzten ezaugarri unibertsalek (adorea, zakartasuna, kirola eta poztasuna) berriro eragin dute nazioarteko merkataritza marka batek haiekin bat egin nahi izatea bere produktuak sustatzeko. Kasu honetan, Altra kirol-oinetakoen marka estatubatuarrak, 2013ko Sanferminetan, spot bat grabatu zuen Altra Zero Drop modeloa sustatzeko. Spot hori berriki eman da ezagutzera eta kirol-oinetako horien ontasunak sustatzeko erabiliko dute, berrikuntza eta aplikazio teknologikoko lan garrantzizko eta nabarmena baitute.

Bideoan protagonista entzierrorako jaiki da eta irteera arteko bidea Altra kirol-oinetakoekin egin du. Horiek baldintza edo gainazal mota guztietara moldatzea ahalbidetzen dute, galtzadarria, marmola, ura edo harria izan. Edozein hiri runneren berezko egoera. Bukaera, Sanferminetako entzierroan parte-hartzea da, noski, Altra kirol-oinetakoekin. Oso polita. Hurrengo irudian, Altrako lasterkaria kamiseta urdina duena da.

zero03

Ez da kirol-oinetakoen lehendabiziko marka entzierroaz interesa agertzen duena. 2011ko Sanferminetan Fiveten-ek spot bat grabatu zuen eta ohiko lasterkarien artean kirol-oinetakoak banatu zituen.