Ibilbidea

Entzierroa 875 metroko ibilbide hesituan barna joaten da, Iruñeko alde zaharreko karrika batzuetan zehar

Entzierroa Iruñeko alde zaharreko karrika batzuetan zehar joaten da, Santo Domingotik zezen plazaraino. Osotara, 875 metro luze.

Santo Domingo

Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean hasten da. Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa, entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko, kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa, omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure lasterra non hasi erabakitzeko.

Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat. Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.

En Santo Domingo hay pocas oportunidades para refugiarse porque no hay vallado.

© Juan Ignacio Delgado 

Udaletxea

Lasterbidea zabaldu egiten da Udalean eta Mercaderes kalean. Ehun bat metroko tartea da. Zezenek abiada piska bat galtzen dute. Bidea okertu egiten da ezkerrera, horregatik zezenak oro har eskuin aldera lerratzen dira eta batzutan Mercaderes kaleko espaloia bete eta “eskobatu” egiten dute. Tarte honetan aukera handia dago hesietara salto egiteko babes bila, hemengo hesia bide guztiko luzeena baita.

Plaza del Ayuntamiento, tramo en curva del encierro

© Miguel Fernández 

Mercaderes

Mercaderes bukaeran bidea angelu zuzena da eta Estafetan gora egiten du. Hemen bi gauza gogoan hartu behar dituzu: arrisku handia du hemen bira ezkerraldetik emateak, hau da, kanpoaldetik; inertziak kanpo aldera bultzatzen ditu zezenak; maiz asko jo hesiaren eta hormaren kontra, eta erori ere egiten dira. Talka hortan beti despistaturen bat harrapatzen dute tartean. Saia zaitez bihurgunea eskuinaldetik hartzen, hau da, barne aldetik.

 

Estafeta

Lasterka Estafeta karrikan egitea. Arriskua areagotzen da tarte honetan ezen askotan zezenen bat solte joaten da Mercaderesko bihurgunean erori eta gero. Kontuan hartu behar da Estafeta karrika osoan lasterka egiteari eustea zail samarra dela, ezinezkoa ez esateagatik. Noizbait zezenak aurreratuko zaitu eta baztertu egin beharko duzu. Garrantzitsua da maniobra hori garbitasunez eta gainerako lasterkariei kalterik eragin gabe egitea.

Halaber, garrantzitsua da zezenaren adarretara hurbiltzeko maniobra behar bezala egitea. Kontuan izan behar da egoera horretan edozein bultzadak beste lagun bat benetako arriskuan jar dezakeela.
Beraz, Estafeta karrikan aintzat hartu beharko dira alderdiok eta, zezen taldea pasatu arren, zezen solteren bat gera daitekeela eta saihesteko erne egon beharko dela azpimarratu.

Estafeta es el tramo más lento y multitudinario.

© Juantxo Erce 

Telefónica

90 metro. Zezenak oso mantso doaz. Arriskua areagotu egiten da korrikalari ezjakinak daudelako eta zezenen erritmo aldaketa dela kausa. Zati honek ezkerretara jotzen du arian-arian kalejoiaren beherako aldapara iristeraino. Han zezenak biziago doaz, baina orokorrean zezenak gidatuz doazen lagunei ez die haien abiadan korritzeko astirik ematen. Honek arrisku handiko egoerak pizten ditu, eta hori dela eta gorabeherak jasotzen dituzten estatistikek zati honetan bereziki gora egiten dute.

Ezaguna da zezena egunkari batekin tiraka ikustearen irudia, eta askok uste dute honekin entzierroaren onerako ari direla. Eta hala da, eskarmentuz eta unaien aginduei jarraituz egiten denean. Bi aldeen arteko koordinaziorik gabe erritmoa bizitzen denean suertatzen diren egoerak denentzat zail bihur daitezke.

Telefónica es un tramo muy masificado.

© José Antonio Pérez 

Plaza Sarrera

Hemengo arrisku handiena zera da: giza metak/pilaketak sortzea. Zati honetan zabalera hiru metrotaraino estutzen da, eta handik korrikalari guztiek eta saldoak pasatu behar izaten dute. Zezenei ez zaie asko kostatzen bidea egitea. Korrikalarientzat zailtasuna kalejoiak plazan sartzerakoan egiten duen biran datza, beherako angelutik at plazaren borobilera iritsi arte. Abiada bizian korritzerakoan oreka mantentzeak lanak ekar ditzake.

Erortzerakoan posiblea da paretan irekitzen diren hainbat zulotatik ihes egitea, lurrean dagoen korrikalariak pirritan egin baitezake, zanpatua gertatzea ekiditeko eta beste eroriko batzuk ez eragiteko. Beste zati batzuetan baino garrantzitsuagoa gertatzen da hemen ez altxatzea, ez zezenengatik, baizik eta bestelako parte-hartzaileengatik. Gainera, komenigarria da plazan saldoaren atzetik ez sartzea, gertatzen ohi baita zezenen batek buelta ematea eta korrikalariak zezenaren eta atearen artean geratzea. Atea azken zezena sartzearekin itxi egiten da, segurtasuna areagotzearren.

Saldoa pasatu ondoren atea derrigorrez ixten da, eta beraz lasterraldia eten egin behar da aurretik geratzen direnen artean zanpaketa bat gerta ez dadin.

Estrecheces en el callejón.

© Javier Martínez 

Zezen Plaza

Behin plazara sartuz gero, arrain buztan moduan barreiatu eta hesian babesten bazara, arauak agindu bezala, ez dago arrisku handirik. Plazaren zorua hondartzaren hareaz dago estalita, zezenketarako aproposa. Kiroletako oinetakoak ez erabiltzeak erorikoak ekar ditzake eta, hortaz, piztien menpe gelditzea. Beraz, garrantzitsua da kalejoiko harrizko zoruaren eta plazako areazkoaren arteko aldaketari adi egotea.

Orobat garrantzitsua da jakitea plazan saldoarekin edo hura gabe sartzerakoan instintiboki alboetara irekitzearen mugimendua egin behar dela. Zezenak nekez biratuko du bat-batean plazara sartzerakoan, eta eskuarki zuzen jarraitzen du. Ezkerretara edo eskuinetara agudo biratzean saldoaren lasterraldia saihesten dugu. Oso garrantzitsua da kamiseta berdea eta eskuetan kapotea daramatzaten dobladoreei beren lana egiten uztea, alegia zezenak eskortara gidatzea. Ezin dituzte toreoaren ohiko mugimenduak egin, zezenek ezin baitute kapotearekin kontakturik izan. Hortaz, kapotea eta piztia lasterketa mugimendu zailean erakartzen dute, eta ez zaie eragozpenik egin behar.

Plazan hainbat korrikalariren artean ohitura dago dobladoreei eragozten duen pertsona jipoitzeko. Ohitura txarra da, baina egon badago, eta beraz, harrapatuta gertatu eta isuna ordaindu beharraz aparte, egurra hartuko duzu.

En la entrada a la plaza es conveniente abrirse y dejar actuar a los dobladores.

© Mikel Ciáurriz