Argazkia: Javier Martinez de la Puente
Sanfermineko zazpigarren entzierroa Nuñez del Cuvillo abeltzaintzaren zezenekin azkarra izan da arriskuko momentuekin Udaletxe zatian, zezen bat hesian zeuden hainbat pertsona bultzatu dituenean amerikar bat adarkatuz eskuin hankan, eta Callejoairen behealdean, bi zezen erori direnean. Azkenean zaurituen balantzea adarkatu batena eta 6 ospitalerako eramanduak traumatismoengatik izan da 2 minutu eta 32 segundoko lasterketa batean.
Taldea entzierroa elkarrekin hasi du Santo Domingoko aldapa igoz, baina metro gutxietara zezen bat besteengatik aurreratu da azkartasun handiz korrika eginez eta arriskuko momentuak sortuz adarkatzeko intentzioarekin baina Udaletxeko Plazara arte ez lortuz, bi korrikalari oztopatuz eta hesian zeuden hainbat pertsonen talde baten kontra talka eginez, lurretik amarikar baten eskuin hanka adarkatuz.
Estafeta kalearen igoera lau zezenen lasterketa azkarretaz menderatuta egon da, taldean tarteak egotea ondorieztatuz, lasterketa ederrak eta luzeak sortuz. Callejoiaren behealdean izango zen bi zezenen erorketaren gertaera, baina lasterketara azkar bueltatu dira eta arazorik gabe bukatu dute.