Argazkia: Iñaki Vergara
Sanferminetako lehen entzierroak zailtasunezko eta emoziozko uneak utzi ditu, arriskuko hainbat egoerarekin eta 3 adarkaturekin. Aurreko urteetako gertakariek entzierro zaila izango zela aurrreikusten zuten eta horrela, Cebadakoek euren ospea berretsi dute.
Cebada Gagoko zezenek, sanferminetako zaurituen zenbaki altuenarekin, hiru zaurituren balantzea uzten dute; Santo Domingon, Udaletxean eta Estafetan hain zuzen ere. Nafarroako ospitaleko zerbitzuak emandako informazioaren arabera hirugarreneko zauritua egoera larrian dago.
Aurreko urteetako dinamika apurtuz, aurten Cebada Gagokoek entzierroa sei minutu baino gutxiagotan egin duten, 2:58 segundutan. Entzierroa zizakadurarekin hasi da behintzat lehenengoko hamar metroetan, joaldunen irteerarengaitik. Santo Domingo maldan zezenek eskumara jotzen zuten, bereziki adarkadak eragin dituen zezenak.
Zezenen aldetik entzierroa ikusgarria izan da, batez ere Mercaderes kaleko bihurguenan non ilaje desberdinetako zebadek aitzindaritza eraman duten. Korrilkalarien aldetik entzierro garbi eta txukuna izan da.
Zezenak Santo Domingotik batera eta trinko irten dira, Santo Domingoko bihurgunean arazoak hasi dira aurretik eramandako pare bat korrikalarirekin. Entzierroko bigarren atalean zezenak sakabanatu egin dira eta bi zezen atzetik gelditu dira, zezenplazara azkenik eta bereizirik ailegatuz.