Jada botoa eman dakioke Pamplona.es web orrialdean 2012ko San Fermin festetako kartela aukeratzeko zortzi obratako bati. Botoa gauzatzeko baldintza nagusia Iruñean erroldaturik egotea da. Epaimahai profesionalaren aburuz, guztira lehiatu diren 511 obretako anitzetan aurkezpen mailan hutsuneak nabaritu dituzte eta hori lehiaketaren ezaugarriei egotzi diete, jendearentzat oro har irekia baita, profesionalentzat itxia izan ordez (ezin dizuegu puntu hori baieztatu aurkezturiko obra guztiak ikustera sartzen -aurreko urteetan bezala- utzi ez digutelako). Epaimahai teknikoko kideak Jorge Fonseca, Eva Ortega eta Fermín Urdánoz izan dira, diseinu munduko profesional ezagunak. Hauek dira hautaturiko obrak:
Beti bezala, iristen zaizkigun obra ez finalistak igoz joanen gara, kartel bat egiten, sanferminetako lehiaketa irabazteko ilusioaz, ahalegindu den jendearen omenez. IKUSI GALERIA.
• 1 – 71 zk. ‘Piel de cartón’ Epaimahaiaren balorazioa: “Argi ikusten da Caravinagre eta zezen adarrak direla. Abstrakziora jotzen du eta oso oroitarazlea da”
• 2 – 185 zk. ‘Joyas’ Epaimahaiaren balorazioa : “Lehiaketarako ordezkari ona, San Ferminen irudiarekin eta entzierroarekin jolasten den kartel ezberdina delako”
• 3 – 204 zk. ‘Yo y el toro’ Epaimahaiaren balorazioa: “Zezen bat lasterka egiten eta dantza bat ikus daitezke, Nafarroako kateak ekarrarazten ditu gogora eta kolore tradizionalak esplotatzen ditu”
• 4 – 267 zk. ‘Love mu’ Epaimahaiaren balorazioa: “Hiriak eman dezakeen maitasuna irudikatzen du eta, aldi berean, bere barnean zezen adarrak eta festetako zapia hartzeko gai da”
• 5 – 318 zk. ‘San Fermín jaiarekin bat/San Fermín se une a la fiesta’ Epaimahaiaren balorazioa: “Azkeneko hautaketara ezustean gehitu da ohiko kartela ez delako. Kolore eta forma eskemak hausten ditu”
• 6 – 339 zk. ‘K12IKI’ Epaimahaiaren balorazioa: “Kartel sendo, indartsu eta gaur egungoa da. Txanoaren formaz San Fermin gogorarazten du eta urtearekin eta kilikiaren aurpegiarekin jolasten da”
• 7 – 344 zk. ‘Te quiero en San Fermín’ Epaimahaiaren balorazioa: “Interesgarria da guztiok ezagutzen dugun irudi bat eta eslogan klasiko bat erabiltzen dituelako. Ongi moldaturiko multzoa”
• 8 – 462 zk. ‘Ya están aquí’ Epaimahaiaren balorazioa: “Ilustrazioa eta gaur egungo estetika, retro keinua barne, gustatu zaizkigu. Konposizioak merezi du”
Conde de Rodeznoko erakusketarako aukeraturiko kartelak hauek dira: 4, 7, 9, 13, 15, 17, 19, 23, 24, 28, 32, 71, 82, 90, 93, 96, 122, 131, 132, 135, 138, 152, 154, 157, 170, 172, 173, 174, 177, 181, 184, 185, 186, 188, 189, 192, 193, 204, 207, 209, 222, 226, 230, 241, 243, 245, 247, 249, 252, 254, 260, 267, 270, 274, 277, 280, 281, 282, 285, 288, 289, 290, 291, 297, 300, 301, 306, 310, 318, 319, 323, 325 327 332 334 339 344 345 349 363, 367, 376, 382, 387, 388, 390, 392, 400, 415, 419, 424, 430, 431, 435, 439, 444, 451, 462, 463, 464, 495 eta 507.