Osasunako maskoten debuta Mr. Testisekin entzierroan

Gaur entzierroa ez da goizez bakarrik izan. Izan ere, arratsaldean kolore urdineko eta ez hain arriskutsuak diren zezen dibertigarriagoek egin dute korrika. Mr Testis eta zamaldiko anaiek berriro ere etxeko txikiak asaldatu dituzte jada ohitura bihurtu deneko entzierro txiki honetan. Gainera aurten oso bereziak diren bi gonbidaturen presentzia izan du: Rojillo eta Rojilla, Osasunako maskotak.

Milar erdi pertsonek- guraso eta umeak kontuan izanda- egin dute korrika Mister Testis eta Rojillo eta Rojillarekin batera Estafetako kalean otoiekin, suziriekin eta goiz guztietan errepikatzen deneko entzierroko parafernalia errepikatuz. Entzierroa jai giroan eta txikien disfrutearekin burutu da Osasunako eta Kukuxumuko maskotekin batera eta gainera azkenengoko uneetan argazkiak ere izan dira.

Irakurtzen jarrai ezazu…

SanFairPlay, iniciativa de Kukuxumusu para promover unas fiestas sin agresiones.

Kukuxumusuren #SanFairPlay ekimenak erasorik gabeko festak sustatzen ditu

SanFairPlay kontzeptuak kiroleko FairPlay du inspirazio iturri, “joko garbia”, FIFAk 90eko hamarkadan zabaldurik mundo osoan ezaguna dena. Kukuxumusuk kutsu sanfermindarra eman dio eta “SanFairPlay” bihurtu du. Hitz unibertsala, munduan hedadurarik handiena duen festak planetako parrandarik integratzaile eta unibertsalena izaten jarrai dezan laguntzeko.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Imagen de Lucinda Poole frente a la obra completa de Hemingway en un posado.

Kukuxumusuk Lucinda Poole kazetari estatubatuarra aukeratu du 2017ko sanferminetano Urteko Giria

 

Lucinda Poole kazetari estatubatuarrari emanen diote 2017ko sanferminetako Urteko Giri XIV. sariaren aitorpena, urtero Kukuxumusuk eta Sanfermin.com-ek ematen duten golardoa, festekiko pasioagatik nabarmendu den atzerritar bati hain zuzen, eta bere hamalaugarren edizioan kazetari eta itzultzaile polifazetiko horri egokituko zaio iazko Tim Pinks ingelesaren ondoren.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Zezen urdinak Estafetatik

Arratsaldeko zazpi erditan Kukuxumusuko abeltzaintzaren hiru zezenak, Mister Testis mitikoa, Mercaderes kaletik ziztu bizian atera dira Estafeta kaletik banatzen dituen 400 metroetatik korrika eginez. Ez zeuden bakarrik. Aurretik, atzetik eta alboetatik haur eroen talde bat beraiekin zetozen entzierroan korrika egiten duten handiei imitatuz.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Mister Testis, el toro azul de Kukuxumusu, muestra la nueva web Sanfermin.com en su tablet.

Sanfermin.com tuneatu egin da munduko parrandarik handienerako

Parranda, neurrigabekeria, txantxa, festatzarra. Sanferminek urtero gauza bera ekartzen dute Iruñera. Eta Kukuxumusun marraztuz, Sanfermin.com web orrian informatuz eta mundu osotik iristen diren hamaika pertsonak itzultzeko gogoz joan daitezen mugidak antolatuz egiten dugu bat nahaspilarekin.

Irakurtzen jarrai ezazu…