AEBetan martxoaren 21ean eta Espainian maiatzaren 30ean estreinatuko den teleñekoen hurrengo emanaldiek espioien istorio bat aurkezten digute, bertan Gustavo igela protagonista izaki, eta Europarako bidaia bat eszenatoki. Gonzo pertsonaiarik karismadunenetako batek ilusio eta irrika gisa azaltzen du “indoor entzierro batean lasterka egitea”. Orain arte sanferminetako entzierroari buruzko aipu aunitz ezagutu ditugu baina oraingo hau berri eta bitxia da Jim Hensonen Muppetsak protagonista dituelako. Henson Fragueltarren eta Dinotrenaren sortzailea ere bada.
Filmaren jatorrizko izenburua “Muppets Most Wanted” da baina hemen “El Tour de los Muppets” (Muppetsen itzulia) izenarekin izanen dugu, Teleñekoen jatorrizko izena baita. Disneyk dagoeneko banatu dituen iragarki filmetako batean “Indoor entzierro” horren zatitxo bat ikus dezakegu, zeinek frogatzen baitu sanferminetako entzierroaren garrantzia Estatu Batuetatik Europari buruzko erreferentziak egiten direnean. Txantxaz haratago ideia berria planteatzen digu…. Entzierro bat antzoki batean…. Ikusiko al dugu?
James Bobin (The Muppets-en berdina) da zuzendaria eta film honetarako aktore zerrenda ederra du, Ty Burrell, Ricky Gervais, Tina Fey eta Ray Liottak osatua; horretaz gainera, Celine Dion, Lady Gaga eta Salma Hayeken kameoak ere baditu, besteak beste.