Satiriza la sanidad americana citando como ejemplo una lesión en el encierro de Sanfermin

Josh Sundquist Estatu Batuetako online iritzi-eragile modakoa da. Bere azken bideoetako batean, YouTuben astero argitaratzen dituenetako batean, osasun amerikarra satirizatu du Iruñeko entzierroan lasterka egiteak, min hartzeak eta aldaka operatzeak 32.000 dolar (23.366 euro inguru) egiten dutela adibidetzat hartuta, hots, merkeago Espainian Estatu Batuetan baino. Egileak erraten du ebakuntza Estatu Batuetan kostatzen denarekin Madrilen edozein ebakuntzatik osatu, bi urtez eguneroko bizimodua ordaindu eta, ondoren, bere lurraldera itzul daitekeela.

Sanferminetako entzierroari buruzko aipamen bitxi hori Josh Sundquist-ek egin du bere bideo-komunikazioetarako erabiltzen duen You Tubeko kanalean. Sundquist oso ezaguna egin zen “The Amputee Rap” biralaren egilea izateagatik. Hamar milioi bisita izan zituen eta haren bitartez 2010ean YouTube NextUp eta YouTube On The Rise sariak irabazi zituen. Bere Web orrian Josh-ek bere burua horrelakotzat jotzen du: coach, Olinpiada berezitako kirolari, YouTuber eta erdipurdiko rap-kantari. Baina, horretaz gainera, berak bezala minbiziari aurre egin behar izan dioten pertsonentzako motibazio liburu super salduaren egilea da. (Just Don’t Fall: A Hilariously True Story of Childhood, Cancer, Amputation, Romantic Yearning, Truth, and Olympic Greatness.)

Testuinguru horretan oso interesgarria da Sanfermin.com-eko artikulua irakurtzea. Bertan aseguru etxe zenbaiten poliza askotatik entzierroa baztertu izanaren berri ematen dugu.