Entzierroa hasi baino pixka bat lehenago, lehen tartean, hots, Santo Domingo aldapan, lasterka egin behar duten lasterkariak bestetako patroi San Ferminen irudiari gomendatzen zaizkio, honako kanta hau abestuz:
“A San Fermín pedimos,
por ser nuestro patrón,
nos guíe en el encierro
dándonos su bendición”.
2009az geroztik, euskarazko estrofa ere gehitzen dute, entzierroko lasterkarien ekimenez:
“Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi
zuzendu gure oinarrak
entzierru hontan otoi“.
Ondoren, lasterkariek “Viva San Fermín” eta “Gora San Fermin” oihukatzen dute.
Kantuaren sorreraz nahasteren bat bada, egileak eta mundu mailan ospetsu egin zutenak ez direlako berberak. Egiazki, kanta hau nazioartean egin zen ezagun Los Iruña’ko musika taldearen errepertorioan egon zelako. Zabalpena talde honek XX. mendeko 50 eta 60 hamarkadetan gauzatu zuen karrera bezain handia izan zen.
Alabaina, jatorrizko egileak 50 hamarkadako Iruñeko koadrila batekoak izan ziren. Haiek izan ziren sortzaileak eta mundu guztiak kantatzeko erabili zuten, sainduarendako kanta berezia izanen zela pentsatu gabe. Los Iruña’ko taldeak bere bertsioa egin zuen eta horrela dago legez erregistratua Columbia Records y Zafirorentzat eta Open Recordsek iTunes-en ustiatua. Kanta famatua izan ondoren, mutiko batzuk hasi ziren erabiltzen hirurogeita hamarreko hamarkadan entzierroa baino lehen, orduan sortu baitzen sainduari horma hobian kantatzeko ohitura
Sanferminen Kapotiko
Sainduaren irudia urreaz brodatutako kapa gorri batez estalirik dago. Irudia, zeini korrikalariek kantatzen dioten, eskalan egina dago eta altueran hogeita hamabost zentimetro eskas ditu, beraz, haren kapotea arrunt txikia da. “Kapotiko” bat da, Iruñerriko txikigarriaren arabera. Esaera bat dago gaztelaniaz, “Kapotea botatzea” dioena, alegia norbaiti laguntzea, mendekoek toreroari egiten dioten bezalaxe azken hau zezenarekin larri dabilenean.
San Ferminen kapotikoak mirakuluzko mendekoarena egiten du entzierro batean ematen diren egoera harrigarri eta azalpenik gabekoetan. Horregatik fededunek nahiz federik gabekoek bere burua hari gomendatzen diote, sei zezen aske milaka lagunen artean dabiltzala kontuan harturik.
Eta egia esatera batzuetan magikoa dirudi, gorabeheratsua baino, entzierro batean ezer ez gertatzea kontaezinak diren pasaera arriskutsuen ondoren. Haren “Kapotikoaren” bitartez San Ferminen babesaren aipamenarekin normalean erantzuna aurkitzen duten ezinezko egoerak.