Aste honetan ospatzen da Iruñean Sanfermin Txiki edo Sanfermin Txikito festa ezaguna.Izenak ongi dioen bezala, San Ferminen ohorezko festa da, neurri txikian. Neurri txikian entzierrorik izaten ez delako (1993a arte izan ziren) baina handian festa eta parrandagatik, hiriko Alde Zaharrean batez ereeginik baina, ez Iruñea osoan barreiaturik. Eta horrek badu bere azalpena, ezen bai erlijio festa bai herri eta udal festa hiriko erdialde historikora mugatzen dira.San Ferminekin erlazionaturiko gauza guztiekin gertatzen den bezala, festa bakarra da baina hainbat eragilek sustatua.Lehenik eta behin, bi erlijio ekitaldi egiten da. Alde batetik, datorren 25ean San Lorentzo parrokiak San Ferminen martirioa gogoratuko du.Santuaren kaperan bederatzi egun lehenagotik elizkizun katoliko bat izaten da urtero martiriaren oroitzapen eta ohoretan.Hortaz, San Ferminen ohoretan egiten den erlijio festarik handiena da benetan.Irailaren 25a, datorren asteazkena, da santuak izendegi katolikoan duen eguna eta hori gogoratzeko apainduko dute kapera. Elizkizun horrek Juan Antonio Aznárez izanen du buru, bertako elizbarrutiko apezpiku laguntzailea, eta San Lorentzoko Abesbatza ariko da.
Beste alde batetik, irailaren 29an, igandearekin, 11.30ean, Aldapako San Ferminen basilikan beste elizkizun bat eginen da eta, urtero bezala, prozesioan aterako da santuak basilica horretan duen irudia. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa santuarekin joaten da La Pamplonesa bandaren, Dugunako dantzarien eta ekitaldiarekin bat egiten duen lagun multzoarekin batera.
Erlijio festarekin batera herri festa egiten da, oinarri udal egitaraua eta auzo egitaraua dituela. Auzo egitarauaren atzean Alde Zaharreko Festa Batzordean bat eginiko kultur eta herri ekimenak daude eta Auzoenearen web orrialdean kontsultatu edo hemen behera karga dezakezu. Ekimen horren eta Iruñeko Udalaren artean hamaika izaten dira liskar arinak proposamenak direla eta baimen ofizialak direla azken urteotan eta horregatik sortu dira 2013rako #SFtxikitonEreBai Twiterren eta sanfermintxikito.wordpress.com web orrialdea, non auzoko hainbat lagun ezagunek ekimenarekin bat egiten du eta bere iritzia azaltzen baitu. Beste aldetik, Iruñeko Udalak bere egitaraua sustatzen du, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak sanferminetan egiten dituen ibilbideakosagarri nagusia izanik.Gainera, ostatuen ordutegiak lasaiagoak izaten uzten du eta garbiketa eta segurtasunerako beharrezkoa antolatzen du.
Eta, festak jaberik ez duenez, diskoteketako batzuk Sanfermin Txikirako egokitzen ari dira beren eskaintza, Totem aretoa esaterako.