Concurso de Carteles

2020ko sanferminetako kartel-lehiaketa guztiz digitala eta on line izanen da, jatorriko lanen aurkezpena eta epaimahaiaren lehen hautaketa barne. Munduko edozein bazterretatik egin daiteke, nahikoa da hala gaztelaniaz nola euskaraz eta ingelesez eskuragarri dagoen formulario digital bat on line erabiltzea eta jatorrizko lana erresoluzio baxuko jpg artxibo batean atxikitzea. Hori dena www.pamplonaescultura.es. webgunearen bidez egin behar da.

2018. urtean, jada, kendu zuten kartela bukaturik aurkezteko baldintza eta horren ordez, zirriborro digital bat aurkeztu behar da sormen-proiektuaren azalpenarekin batera (biak USB batean grabaturik); hori horrela, bakarrik hautatutako 20 kartelak egiten ziren erakusteko formatuan, eta iaztik Udalak ordaintzen du horren kostua. Orain oinarrietan jasota dagoenarekin bat, on line prozedura berrian, egileek formulario bat bete behar dute, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez www.pamplonaescultura.es webgunearen hasierako-orriaren bidez, eta obraren irudi bat txertatu JPG formatuko artxibo batean, 2 MB-ko gehieneko pisuaz.

Zehazki, kartelaren neurriek 820 x 1171 pixel izan behar dute, eta erresoluzioak, 72 pixel/hazbete. Ohi bezala, kartelaren konfigurazioak bertikala izan behar du, eta formatuak, 1000 mm x 700 mm-koa. Jatorrizko lanak honako testua eduki behar du: “Pamplona / Iruña. San Fermín 2020. 6 al 14 de julio /Uztailaren 6tik 14ra”. Gune digital horretan, kartela labur deskribatzeko aukera dago, gehienez ere 200 karaktereko testuaz, eta teorikoki azaltzen ahalko dira hala kontzeptua nola haren osagaiak (konposizioa, koloreak, tipografia eta sinbologia).

Formularioan, halaber, identifikazio-datuak, jatorria eta abar eman behar dira, bai eta parte-hartzailearen curriculum profesionala laburki aurkeztu ere (gehienez 800 karaktere). Izen-ematea mezu elektronikoen bidez osatuko da; izan ere, sistemak automatikoki igorriko dio interesdunari formularioaren datuen laburpena, hark digitalki baliozkotu dezan, eta, horrela, haren parte-hartzea berresteko (aurrez aurkeztutako kartelaren lemarekin, identifikazio-agiriarekin eta lehiaketan erreferentziazko izanen duen plika-zenbakiarekin batera). Azken jakinarazpen hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.

Lehiaketaren plataformara igotako irudiak udal-zerbitzarian egonen dira harik eta lehiaketaren azken fasea amaitzen den arte. Gero, sistematik baztertuko dituzte, salbu eta hautatu dituzten 20renak, zeinak publikoak izan gabe ere, Iruñeko Udalaren artxibo digitalean gordeko baitira.

20 artelan horiek artxibatzeak, eta ez bakarrik herri-bozketara igarotzen diren 8ak, badu xede egiaztapena bermatzea lehiaketan bete dadin honako baldintza hau: “ezin izanen du parte hartu aurreko edizioetan hautatutako hogei artelanetatik bakar batek ere”.

FORMULARIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK

Izena emateko prozeduraren hasiera
• Sartu formularioan www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez, “Sanferminetako kartel-lehiaketa” izenburuko esteka sakatuta. Gune horretan berean egonen dira eskuragarri oinarriak, kontsultak egiteko.
• Lehen eremuak bidea ematen du formularioa egite aldera prestatutako hiru hizkuntzetako edozein aukeratzeko: gaztelania, euskara edo ingelesa.
• Hurrengo laukian jakitera eman behar da bakarka edo taldeka aurkezten zaren. Bete beharreko eremuak ezberdinak dira aurrekoan egindako hautuaren arabera.
• Prestatutako laukiak ordenan bete behar dira, hala nahitaezkoak nola hautazkoak. Nahitaez bete beharrekoek asterisko bat edukiko dute.
EDUKIA
1. Datu pertsonalak:
• – Banakakoa: Izena, Abizenak, NAN, AIZ, IFK edo beste zenbait, telefonoa eta posta elektronikoa (bi laukitan errepikatzen da eta beharrezkoa da posta elektronikoa berrestea).
• – Taldekakoa: Elkartearen izena, arduraduna, NAN, AIZ, IFK edo beste zenbait, telefonoa eta posta elektronikoa (bi laukitan errepikatzen da eta beharrezkoa da posta elektronikoa berrestea).
2. Jaioteguna eta jaioterria:
• – Data, Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia eta Herria (Espainia).
• – Data, Herrialdea (Espainia ez den bat)
3. Helbidea:
• – Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia, Herria, Kalea, Ataria, Solairua (hautazkoa) eta Posta kodea (Espainia).
• – Data, Herrialdea (Espainia ez den bat)
4. Kartelaren datuak:
• – Kartelaren lema
• – Kartelaren deskribapena: kartelaren kontzeptuaren eta osagaien garapen teorikoa, hala nola konposizioaren, koloreen, tipografiaren eta sinbologiarena (200 karaktere gehienez).
• – Ibilbide profesionala: curriculuma (800 karaktere gehienez).
• – Kartelaren irudia: JPG formatuko artxibo bakar bat txertatu behar da, 2 MB-ko gehieneko pisuaz. Kartelaren neurriek 820 x 1171 pixel izan behar dute, eta erresoluzioak, 72 pixel/hazbete. Kartelaren konfigurazioak bertikala izan behar du, eta formatuak, 1000 mm x 700 mm-koa.
• TESTUA: Pamplona/Iruña; San Fermín 2020; 6 al 14 de julio/Uztailaren 6tik 14ra
5. Klikatu lehiaketara aurkeztutako kartelaren egilea izatearen gaineko aitorpena, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela.

Formularioaren igorpena eta parte-hartzearen berrespena

• Lanaren sortzaileak ‘gaitutako botoia’ sakatuta igorriko du formularioa. Izapide honek ez du amaitzen izen-ematea.
• Interesdunak mezu elektroniko bat jasoko du aurrez emandako helbidean, eta horra bidaliko diote formularioaren datuen laburpena.
• Mezu horrek honako pauso hau eskatuko dio: BALIOZKOTU ETA IZEN-EMATEA BUKATU
• Hori eginda, interesdunak bigarren eta azken mezu bat jasoko du, non BERRETSIKO ZAIOn lehiaketan parte-hartzea, kartelaren LEMArekin (aurrez emanda), IDENTIFIKAZIO AGIRIarekin eta lehiaketan erreferentziazko izanen duen PLIKA-ZENBAKIArekin batera. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.