Sanferminek emakumeentzako festa segurua izan nahi dute. Horretarako, dibulgazio kanpainak izaten dira, emakumeenganako errespetua aldarrikatzeko, toki agintariek, Iruñeko Emakumearen Kontseiluak eta “Sanferminak berdintasunean” taldeak kasu, emanak. Iruñeko peñak eta beste zenbait erakunde eta herri mugimendu ere azaltzen dira festa dibertigarria den aldi berean seguru eta errespetuzkoa izatearen alde. Hona hemen erasorik pairatu baduzu, ikusi baduzu eta pairatu duen norbaiti laguntza eman nahi badiozu jarraitu beharreko urratsak. 2012 eta 2013tik aurrera, badira kontu honetan herri eztabaida eta sentikortasun berezia sanferminak sustatzeko txupinazoaren irudiak euskarri ezberdinetako hainbat komunikabidetan erabili zirenez geroztik. Mugimendu horrek festaren parte garen guztiok festaren parte diren guztiak babestea nahi du.
Bidaiaria zaren aldetik jakin behar duzu ez dagoela ongi ikusirik txupinazoan larrugorritzea edo jendeari hark baimendu gabe ipurdia ukitzea edo txerrikeriak esatea. Festa eremu txiki batean izaten denez eta toki anitzetan jende anitz ibiltzen denez, jokaera horiek momentu horretan festaren parte diren eta ospatzen ari diren haiekin arazo bat izanarazten ahal dizute. Jokaera hori ez dago inon ongi ikusirik, baina elkarrekin izatea horren garrantzitsua duen festa batean are garrantzitsuagoa da errespetua. Izaten dira sexu erasoak sanferminetan. Salatu dituztenen berri dugu, ez besterik. 2012an 5 izan ziren sexu erasoagatik erregistraturiko salaketak, 2013an zazpi eta 2014an bost. Guztion helburua bat ere ez izatea da.
Nafarroako Gobernuak 24 orduko arreta eskaintzen du, 112 TELEFONOAN, tratu txarra edo erasoa gertatuz gero, Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzuaren eta Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez. 24 orduko arreta etengabea ematen dute, informazioa, aholkuak eta laguntza eskainiz. Badago, bestalde,eraso sexisten biktimei arreta emateko telefono bat, Gora Iruñeak kudeatzen duena: 699 687 687.
Gomendioak sexu-erasoa izanez gero:
1) Joan hurbilen duzun ospitalera eta eskatu auzitegiko medikuek azterketa mediko eta ginekologikoa egiteko (ez garbitu, eta ez aldatu jantzirik joan aurretik). Erabakitzen baduzu aurretik polizia-etxe batera joatea, Poliziak berak lagunduko dizu ospitalera.
2) Ez suntsitu frogarik, baliagarriak izan baitaitezke ikerketa judizialerako, adibidez edozein aztarna jantzietan, gertaeraren lekuan, biktimaren gorputzean…
3) Aurkeztu salaketa polizia-etxean, ziurtagiri medikoa aurkeztuta.
4) Eskatu guardiako psikologoaren presentzia; horrek, laguntzeaz gainera, interbentzio-txosten bat eginen du, eta hori aurretiazko eginbideei erantsiko zaie.
5) Eskatu Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzuko abokatuaren zerbitzu profesionalaren zerbitzu profesionalak, edo zure konfiantzazko beste abokatu batenak.
LORTU EZAZU “ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” TEXTUA