Un herido en el encierro americano de Houston

Joan den asteburuan Baytown-en (Houston, TX) egin da The Great Bull Run-ek Estatu Batuetan antolatutako entzierroetako hirugarrena. Larunbateko entzierroetan izandako parte-hartzearen balantzea 3.500 korrikalaritakoa da eta, ondorioa, zauritu bat. Hugo Soto ospitalera eraman zuten urradurak eragindako zauriekin, abelburuetako batek herrestan eraman ondoren.  Soto izan da 2013ko abuztuaz geroztik egiten ari diren amerikar gisako zezenen entzierroetan suertaturiko lehendabiziko zauritua.

www.click2houston.com
www.click2houston.com

Hurrengo entzierroa eta dagokion tomatina Florida eginen dira, martxoaren 8an. Dagoeneko beste hamar entzierro gehiago aurreikusirik daude, jendearen aldetik, momentuz, oso harrera ona izaten ari baitira. Texasen, zezenen lurra baita, oso lasterketa onak ikusi ahal izan ziren, oso giro onean. Haiek gonbidatu ditugu Iruñean, Sanferminetan, uztail guztietan egiten den jatorrizko muturreko esperientzia ezagutzera etor daitezen. chron.com-en bideo honi esker Baytowngo entzierroa ikus dezakezu.