San Fermín no era escocés (II)

Thomas Dempster-k San Fermin Eskozian sortua zela-eta zuen teoria garai haietan  errotu zen bere zabalkundea bezainbeste, hots, gutxi. Baina jakintsuen zirkuluan bere garrantzia izan zuen, izan ere, historialari eskoziarraren argudioek kapitulu bat merezi izan zuten, saindu batzuen bizitzaz jabetzeko izan ziren hainbat saio batere ez zorrotz desmitifikatzeaz  1742an arduratu zen obran. Nicolas Antoniok, Valentzian  “Censura de Historias Fabulosas” (Alegiazko Istorioen Zentsura) argitaratu zuen, hil ondoren, Gregorio Mayans editorearen eskutik. Asmoa egite aski fidagaitzetan oinarrituriko mito erlijioso batzuk zapuztea zen. Obra horretan, V. liburuan, II. kapituluan, Nicolas Antoniok honelako idazpurua idatzi zuen: “Pelagio apezpikuaz, San Firminoz, Iruñeko apezpikua zenaz….”. Hortik abiaturik, saiatu da frogatzen  San Fermin eskoziarra izateaz Thomas Dempster-ek zuen teoria ez dela egia.

Honi atxikirik doan testuan Thomas Dempster Thomas Dempstero da eta Nicolas Antoniok, 5. paragrafoan, honako hau dio:

1-. 158. urtea baino lehen, bizitza eta mirakuluetan loratzen zen San Fermin, Iruñeko lehen apezpikua, hiri horretan sortua.

2-.San Fermini buruz aritzeko, ez dut jakinarazi gabe utzi Thomas Dempstero eskoziarrak Eskoziako Historia Eklesiastikoan dioena: San Fermin Eskoziakoa zen eta han Honesto izeneko presbiteroak hezi zuen eta, gero, San Saturnino Tolosako apezpikuarengana igorri zuen”. Nicolas Antoniok aipatzen du, gainera,  Thomas Dempster dagoeneko ezagun egin dela egile berriak asmatzeagatik, “Eskoziari ez dagokiona ematea” helburu.

3-.“Hori egiten du –hots, eskoziar egin berez ez dena- San Ferminekin bere herritar bihurtzen duenean, kontuan hartu gabe hari buruzko memoria guztietan espainiar, eta Iruñeko nafartzat jotzen dutela.”

censuradehistoriasfabulosas_sanfermin

Nicolas Antoniok ekartzen dituen iturri nagusiak San Saturninoren Aktak dira, eskuz idatziak eta tenore haietan Huertako komentuan zeudenak, eta  Vicencio Bellocenseren Historia Ecclesia Gallicane  obra. Aipatzen du Dempster-en akatsa Equilinoren testu batetik etor daitekeela, non Iberia paratu beharrean Hibernia aipatzen baitu. Jacobo Usserio ere aipatzen du, zeinek termino horiek nahasteko zentzu berean zeuden akats aunitz zerrendatu baitzituen.

502px-Nicolas_Antonio

Nicolas Antonio Espainian bibliografia modernoaren eta hiperkritizismoaren aitzindari izan zen. “Biblioteca Hispana” (liburutegi hispaniarra) bere obra ezagunenak bere garaia arte Espainian idatzi zuten egile guztiei buruzko informazio bibliografiko zehatz eta kritikoa eman zuen. “Censura de historias fabulosas” (Alegiazko Istorioen Zentsura) lanak XVI. mendeko  kronika laburrenganako zuen mesfidantza laburtzen du, eta biografia serioagoak bildu. Nicolas Antonio Sevillako Eliza Sainduko kalonjea izan zen, baita KarlosI I.aren kontseilaria eta Gurutzadaren Kontseiluko fiskala ere.