Argazkia: Iñaki Vergara
Miurek aurten ere duten ospeari ohore egin diote, izan ere 2017ko azkenengoko entzierro hontan ez dute bat ere ez barkatu, bidera irten zaien dena aurretik eramanez. Telefonikako eremuko gertakariak hainbat zauritu ekarri ditu, bertan Miurek hesiaz eskumatara zeuden pertsonak arrapatu dituzte.
Nafarroako Ospitalearen lehenengoko aurreikuspenen arabera entzierroak ezaugarri ezberdinetako sei zauritu usten ditu, Santo Domingo eta Telefonikan eta baita Estafetan eta Mercaderesen ere. Gainera ez da adarkadarik izan baina zaurituren batzuk larritasunean egon litekez beraz oraindik ere garapen eta zenbastepenaren zain gaude.
Azkenengoko entzierro hontan 2017ko faktore komuna errepikatu da non Miurek abiadurako errekord guztiak apurtzen zituzten, 2017ko denborarik onena lortuz, 2.10 han zuzen ere.
Zezenak dagoeneko Santo Domingon anaituta irtetzen ziren eta abiadura handian, lehenengoko zaurituak ekarriz. Jada Mercadereseko bihurgunean, adarkatuek kanpotik hartzen zuten eta inolako estropezurik egin gabe baina abiadura handian berriz ere zaurituak ekarriz.
Estafetako sarreran lidergotza zeramaten zezenek joaldunak eta korrikalariak atzean utzi dituzte, abiadura handia hartuz baina adarkadarik utzi gabe. Jada Estafetako kalean barrena irudi ederrak eta oso plastikoak izan ditugu.
Telefonikako eremuan zezenek inertziarengaitik zuzenduak eskumatara jo dute, bihurgunean eratutako jende-oldea aurretik eramanez, bost-sei zauritu eraginez.
Entzierroa Mercadereseko, Estafetako eta Callejoneko zapaltzeak ez ezik oso garbia izan da adarkaden zehaztapenetan, hala ere, golpeek larritasun handiagoa paira ditzake.