Puerto de San Lorenzoren estreinu ikusgarria, pertsonai nagusi batekin; Huracán, entzierroaren lidergotza eta bakarrik aurrera eraman dueneko samaldako gaztainkara bakarra. Izenari ohore eginez, Huracanek lasterketa 2:22eko denboran burutu du.
Nafarroako Ospitaleko zerbitzuaren lehen arreikuspenen arabera zerrenda garbi dago adarkadei dagokienez. Haatik zafardei dagokienez lehenengo Telefonikako eremuan jaso da eta bigarrena Estafetan.
Santo Domingoko irteeran zezenak batera irtetzen ziren baina Huracanek abiadura hartu du eta anaietatik bereizirik Udaletxean dagoneko bakarrik zioan. Aureneko harrapaketa Udaletxe plazan izan da, Telefonican eta callejonekin beste binarekin.
Entzierroaren abiadura harrigarria izan da, izan ere, Huracanek izandako irristadak record-a izatetik aldendu du nahiz eta oso gertu ibili den.
Entzierroak bi istorio paraleloren sentipena utzi du, batetik Huracanen abiadura eta bestetik anaien entzierroa non gaiztankara zuten liderra. Zezen bakar baten entzierroaren buruzagitza onuragarria izan da zezenaren aurren korritu nahi zuten korrikalarientzako.