Paella, ninot y mascletá en el IV Jai Day

Valentziako Fallak Jai Day eguneko IV. edizioan omenduko diren jaiak izango dira, Kukuxumusu Marrazki Fabrikak arratsaldeko 19:00etan Iruñeko Baluarteko plazan antolatuko duen ekitaldian.

Jende guztia gonbidatuta dago ordu horretan hasiko den ospakizunera. Vicente Tornador falla-egileak Burrianako bere tailerrean eraikitako 4 metro baino gehiago duen ninotaren muntaiarekin eta Rafael Vidal sukaldari valentziarrak prestatuko dituen bi paella erraldoiekin hasiko da. Horiek omenaldiaren bi une erakargarrienak izango direlarik, Nafarroan dagoen Valentzia Etxeko Banda Sinfonikoarerekin batera.

Kukuxumusuk diseinatutako zezen eta lasterkari bat irudikatzen duen ninota muntatu bitartean, Rafael Vidal sukaldaria, valentziar paellarako errezeta estandarizatuaren aitormenaren bultzatzailea izateagatik ezaguna dena, arroza plater tipiko hau prestatzen hasiko da. Baluarteko plazara joaten den jende guztiak plater hori dastatzeko aukera izango du. Bestalde, Nafarroan dagoen Valentzia Etxeko Banda Sinfonikoak ekitaldia girotuko du eta Amstel enpresak jendearen artean garagardoa doan banatuko du.

Omenaldiari gaueko bederatzi eta erdietan amaiera emango zaio ninotaren mascletà eta cremà direlakoekin.

Zatozte denak!

Uztailaren 8ko argazki gehiago

 

Paellada popular y un ninot quemado en pleno Sanfermin

Kukuxumusu Marrazki Fabrikak Valentziako Fallei omenaldia eskaini die gaur arratsaldean Sanferminetan ospatu den Jay Day festaren IV. edizioan. Hiru orduz Iruñeko markak Rafael Vidal sukaldariak prestatutako 600 plater paella dastatzera gonbidatu eta Vicente Tornadorrek eraikitako 4 metrotako ninota erre du.

Ekitaldia Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren bazkide sortzaileak, egin duen zabaltze ofizialarekin hasi da. Aiestarenek laugarren Jai Dayrako Fallen aukeraketa arrazoitu du esanez “ondo pasatzeko eta herri baten kultura adierazteko beste modu unibertsala” dela. Aiestaranek “ninoten umorea eta herri-umorean oinarritutako kritika” nabarmendu ditu jai honetaz aritzerakoan.

Ondoren Rafael Vidal paella-egileak, valentziar paellarako errezeta estandarizatuaren aitormenaren bultzatzailea izateagatik ezaguna denak, bi paella erraldoi egiteari ekin dio. Baluarteko plazara hurbildutako jendeak jaki gozo hori dastatzeko aukera izan du. Hori gertatu bitartean, Vicente Tornador falla-egileak lau metroko altuera zuen ninotaren muntaiari heldu dio, ninotak Kukuxumusuk diseinatutako zezen eta lasterkari bat irudikatzen zuen.

Ekitaldia Nafarroako Valentzia Etxeko Banda Sinfonikoak girotu du, Valentziako festetako hainbat doinu joz. Bertaratutakoen artean, Salvador Tarazona, Nafarroako Valentziako Etxeko presidentea, musika bandako zuzendaria den Adriá Sánchez eta Eva Ruiz 2012ko fallera nagusia izan dira.

Amstel enpresak doan zerbitzatu du garagardoa hurbildutako lagunen artean, eta festari amaiera emateko mascletà zaratatsua eta ninotaren cremà egin da, jendearen txaloaldi beroa entzun delarik. Hiru orduz Valentzia eta Sanferminetako musika entzun eta paella dastatu ondoren, ekitaldia amaitutzat eman da.

20120708fallas2.g 20120708fallas1.g

Uztailaren 8ko argazki gehiago

Sanferfin 2012, mundua amaitu aurreko azken festa

Maiak zuzen badaude 2012ko jaiak Sanferminetako historian azkenekoak izango dira, eta horregatik Kukuxumusuk Sanferfin, The Last Party, kamiseta kaleratu du, hondamenezko iragarpen hori ospatzeko.

Gure saltoki guztietan salgai, Sanferfin 2012k Mikel Urmeneta eta bere sormen taldearen marrazkiak erakusten ditu, non parada honetarako meteoritoak adarrez eta gizaki gaiztoen aurpegiekin hornitu baitituzte. Munduaren amaieraz barre egin, eta 2012ko Sanferminak aprobetxatu, badaezpada azkenekoak diren.

Uztailaren 7ko argazki gehiago

Catherine Donnell, Kukuxumusuk Parisen sanferminetako 2012ko Urteko Giritzat aitortua

Catherine Donnellek, Santa Fén (Mexiko Berria – AEB) jaiotako 52 urteko iparamerikarrak, joan den asteburuan jaso zuen Parisen Kukuxumusuko bazkide fundatzaile Koldo Aiestaranen eskutik 2012ko sanferminetako Urteko Giriaren IX. aitorpena, marka iruindarrak 2004tik festak pasioz bizi izaten dituzten atzerritarrei ematen dien saria.

Irakurtzen jarrai ezazu…

“Sanferfin the Last Party”, Sanferminetako kamiseta

Sanferminetako marrazki izarra gaurkotasuneko gairen batekin lotzeko ohiko joerari jarraituz, orain Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetak maiek ustez profetizatu zuten mundu bukaera parodiatu eta entzierro bete-betean kokatzen du. Mikel Urmenetak esan duenez, Sanferfin The Last Partyk “irudikor batzuek maien egutegietan oinarriturik iragartzen duten posibilitate horri barre egiten dio: mundu bukaera 2012an izanen da eta, hortaz, datozenak azken sanferminak izanen dira”.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Valentziako Fallak Sanferminetan

Valenciako fallak izanen dira IV. Jai Dayn omenduriko festak, ospakizun hori Kukuxumusuk orain dela lau urte festa unibertsalaren kontzeptua goraipatu eta omentzeko sortuta. Vicente Tornador falla-egileak eraikiriko 4 metro baino gehiagoko ninot bat eta Rafael Vidal sukaldari valentziarrak prestaturiko bi paella erraldoi izanen dira uztailaren 8 igandean, 19:00etatik aurrera Baluarteko plazan, eginen den festaren osagai nagusia.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Entzierro txikia, argazki erotikoa eta Sanfermin.com berezia

Kukuxumusuk berriro eginen du iaz ere antolatu zuen entzierro txikia Estafeta karrikan. Sanferminetan bigantxekin haurrentzat eginiko azken entzierroak hogeita bost urte igarota, Kukuxumusuk lasterraldi bat sustatzen du, bi metroko peluxezko adardunekin hain zuzen. Mister Testis ezagunak, sabelaldi bereko anaia batzuekin, Kukuxumusuk Estafeta karrikan dituen bi dendak bereizten dituzten 200 metroak ibiliko ditu datorren uztailaren 12 ostegunean arratseko zazpietatik aurrera.

Irakurtzen jarrai ezazu…

16.000 lagun baino gehiago entrenatzen dira entzierrorako Bullrunning Trainer-ekin

Iphone-rako Bullrunning Trainer aplikazioak, Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk garaturik, badu jada mundu osoan 16.000 erabiltzaile urtebete iraun ondoren. Aplikazio horrek baldintza batzuk aukeratuta entzierroa simulatu, lasterketako arrisku indizea kalkulatu edo 1980az geroztiko informazioa duen datu basea kontsultatzeko aukera ematen du.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Entzierroa Mister Testisekin Fiturren

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hilaren 19an 11.30ean Fiturko Nafarroa standean Iruñeko entzierroa simulatuko da eta Mister Testisek izanen du parte hartu nahi dutenei peluxezko adarkadak banatzeko ardura. Gaur azaldu dituzte prentsaurrekoan xehetasun horiek eta beste batzuk Nafarroako Gobernuko Turismoko kontseilariak, Juan Luis Sánchez de Muniáinek, eta Turismoko zuzendari nagusiak, Carlos Ercek. Sanchez de Muniáinek sanferminetako entzierroa Nafarroa Fiturren egoteko hiru gakoetako bat dela azaldu du, “Nafarroaren erreferentzietarik kanpoan gehien ezagutzen dena San Fermin festak dira. Beti izanen dira deia”, esan du.

Irakurtzen jarrai ezazu…