Valentziako Fallak Sanferminetan

Valenciako fallak izanen dira IV. Jai Dayn omenduriko festak, ospakizun hori Kukuxumusuk orain dela lau urte festa unibertsalaren kontzeptua goraipatu eta omentzeko sortuta. Vicente Tornador falla-egileak eraikiriko 4 metro baino gehiagoko ninot bat eta Rafael Vidal sukaldari valentziarrak prestaturiko bi paella erraldoi izanen dira uztailaren 8 igandean, 19:00etatik aurrera Baluarteko plazan, eginen den festaren osagai nagusia.

Lehen ekitaldia ninotaren muntaia izanen da arratseko zazpietan: Kukuxumusuk diseinatu du zezen baten eta lasterkari baten irudia eta Vicente Tornadorrek eraiki du azken asteetan Burrianan duen tailerrean. Aldi berean, Rafael Vidal sukaldariak, zein paella valentziarrerako errezeta estandarizatu baten aitorpenaren sustatzailea izateagatik ezaguna baita, bertaraturiko guztiek dastatzen ahalko duten arroz plater tipiko hori prestatzeari ekinen dio. Gainera, sanferminetako eta falletako musika entzunen da eta Amstel enpresak garagardoa doan emanen dio jendeari.

Gaueko bederatzi eta erdietan mascletá eta ninotaren cremà eginen dira eta ekitaldi horretaz bukatutzat joko da 2012ko Jay Daya. Iruñeko Udalak laguntza emanen du ekitaldiko segurtasuna bermatzeko.