Maiek, basa belarrez lepo, munduaren bi bukaera iragarri zuten: berena eta besteena. Lehenengoan asmatu zuten, eta bigarrenean, 2012ko abenduan egiaztatuko dugu. Arrazoirik badute, datozen sanferminak azkenak lirateke eta horregatik editatu du Kukuxumusuk Sanferfín 2012, The Last Party, horren hondamenezko urtebetetzea ospatzeko kamiseta. Profeziez haratago, ziur ospatuko dena guztia lehertu aurreko festarik basena da.
Kategoria: Sanfermin by Kukuxumusu
John Patrick Hemingway Urteko Giriaren sariduna
Kukuxumusuk gaur, uztailak 10, Giri Daya ospatuko du, atzerritar guztiei omenaldia egiten dion eguna, alegia; eta, ekitaldian, John Patrick Hemingway idazle estatubatuarrari eman dio Urteko Giriaren VIII. Saria, duela 50 urte hil zen Ernest Hemingway Literatura Nobel saridunaren ilobari, hain zuzen.
Chiyoshi Sugawara Urteko Giriaren irabazlea
Uztailaren 10ean protagonismoa sanferminetara datozen eta jai hauek irrikaz bizitzen dituzten atzerritarrek izan zuten. Eguneko ikusgarri nagusian, Marrazkien Fabrikak Urteko Giriaren VII. Saria Chiyoshi Sugawara japoniar argazkilariari entregatu zion Europa jatetxean.
Frank Taylor Urteko Giriaren irabazlea
Kukuxumusuk 2009ko Giri Day ospatzeko, Dogmersfield-eko Frank Taylor ingelesari Urteko Giriaren saria eman dio. Taylorri sari hori Kukuxumusu firmako bazkide sortzaile eta sortze-zuzendari den Mikel Urmenetak eman dio, Iruñeko Europa jatetxean ospatu den Giri Day ekitaldian.
Massaoud Sbai Urteko Giriaren irabazlea
Massaoud Sbai el Idrissi marokkoarrak Kukuxumusuko sortze saileko zuzendari den Mikel Urmenataren eskutik jaso du Urteko Giriari ematen zaion saria. Opari-ikur hori marrazki fabrikak urtero-urtero ematen dio Sanferminen aldeko pasioagatik nabarmendu den atzerritarrari.
Manfred Walloschke Urteko Giriaren irabazlea
Manfred Walloschke alemaniarrak “Urteko Giria” IV. saria jaso zuen atzo Munichen, Kukuxumusuk atzerriko pertsonaiaren baten sanferminzaletasuna aintzat hartzeko emandako saria. Mikel Urmenetak eta Koldo Aiestaranek, etxearen sortzaileetako bik, eman zioten saria, eta ekitaldian sanferminetara urtero joaten den alemaniar ordezkaritza handia egon zen.
Lars Ingvar Jungefors suediarra, 2006ko “Urteko Giri”
Heldu den ekainaren 23an, ostirala, Kukuxumusuk Urteko Giriaren III. Saria emanen du Storviken. Sari horren bidez, enpresak Iruñeko festa ezagunei loturiko pertsonaiaren baten sanferminzaletasun handia aitortu nahi du. Oraingo honetan, Lars Ingvar Jungefors suediarra izanen da sariduna. Lars Los Suecos peñako kidea da eta 35 urte baino gehiago daramatza Iruñera etortzen Sanferminetan.
Loe Monnig, Urteko Giriaren saria 2005
Lore Monnig estatubatuarrak “Urteko Giriaren II. saria” jaso zuen atzo New Yorken, Kukuxumusuk atzerriko pertsonaiaren baten sanferminzaletasuna aintzat hartzeko emandako saria. Mikel Urmenetak, etxearen sortzaile eta sormen zuzendariak, banatu zuen, sanferminetako arropa tipikoarekin jantzitako berrogeita hamar pertsona inguru elkartu zituen gala batean.
Carmen Alicea, Urteko Giri 2004 Saria
Puerto Ricon jaio, baina Australian bizi den Carmen Margarita Alicea Mirabalek jaso zuen atzokoan Urteko Giriaren 1go saria, Kukuxumusuk eta Maisonnave hotelak lehenengo aldiz emana “Giri Day” ospakizunarekin bat eginik.
Ekitaldia Maisonnave hotelan egin zen eta bertan bildu ziren Iruñean egun hauetan diren nazioarteko zenbait peñen ordezkariak. Aurten bere zazpigarren urtea betetzen zuen omenaldiak sanferminetara etortzen diren bisitari guztiei eskainia da. Sarituak Kukuxumusuko sortzailea den Koldo Aiestaranen eskutik jaso zuen trofeoa eta hoteleko zuzendaria den Juan Luis Barberren aurrean erran zuen biziki eskertzen zuela Iruñera etorri izan den 10 urteengatik horrelako esker ona jaso izana. Carmen Alicea Sidneyn bizi da duela 14 urte eta sanferminak lehenengoz 1995an ezagutu zituen, Asia eta Europan barna egiten ari zen bidai batean.
Festekin maitemindu eta orduz geroztik ez du hutsik egin. Atzo erran zuenaren arabera, gehien gustatzen zaiona “martxa, parrand, dantza egitea, jatea, jendea ezagutzea eta entzierroa ikustea” da. Sari ematearen ostean, aperitibo bat egin zen saritua eta hainbat “girirekin” batera, bertzeak bertze Noruegako zezen peña eta Sueziako peñako kideekin.