16.000 lagun baino gehiago entrenatzen dira entzierrorako Bullrunning Trainer-ekin

Iphone-rako Bullrunning Trainer aplikazioak, Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk garaturik, badu jada mundu osoan 16.000 erabiltzaile urtebete iraun ondoren. Aplikazio horrek baldintza batzuk aukeratuta entzierroa simulatu, lasterketako arrisku indizea kalkulatu edo 1980az geroztiko informazioa duen datu basea kontsultatzeko aukera ematen du.

2012ko San Fermin festetarako eguneratzea eskuragarri dago jada eta aurtengo entzierro bakoitzari dagokion ganadutegiari buruzko datuak, barneko bilatzailearen hobekuntzak eta iOS 5.1 sistema eragilearekiko bateragarritasun hobekuntzak ematen ditu.

Bere lehen urtean Bullrunningek mundu osoko 16.000 behera kargatze baino gehiago jaso ditu. Erabiltzaile gehienek Espainia, Frantzia, Estatu Batuak eta Mexiko herrialdeetatik lortu dute aplikazioa, baina Japoniatik, Saudi Arabiatik eta beste zenbait herrialdetatik eginiko behera kargatzeak ere erregistratu dira. Iazko sanferminetan zehar Apple Españak uneko aplikaziorik aipagarrientzat izan zuen nabarmendurik bere behera kargatzeen orrialdean.
BEHERA KARGATU APP