Catherine Donnell, Kukuxumusuk Parisen sanferminetako 2012ko Urteko Giritzat aitortua

Catherine Donnellek, Santa Fén (Mexiko Berria – AEB) jaiotako 52 urteko iparamerikarrak, joan den asteburuan jaso zuen Parisen Kukuxumusuko bazkide fundatzaile Koldo Aiestaranen eskutik 2012ko sanferminetako Urteko Giriaren IX. aitorpena, marka iruindarrak 2004tik festak pasioz bizi izaten dituzten atzerritarrei ematen dien saria.

Catherine Donnell sanferminetarako ondoz ondoko hogeita hamar bisitatara iritsiko da 2012an 80ko urteetan autoz hiru lagunekin festa ezagutzera etorri zenez geroztik. “Goizaldean iritsi ginen Iruñera eta, Paristiko bidaia luzeagatik, entzierroaren aurretik lo egiteko asmoa genuen. Alde Zaharreko karriketatik sartu ginen jendeak aurreratzen utzi zigun bitartean. Bi bandarekin elkartu ginen eta festa handia eta entzierroa bizi izan genituen. Gero auto azpian lo egin genuen. Nazkagarria izan zen, baina merezi izan zuen eta berriro eginen nuke”, esan du Donnellek.
Mister Testisek-Kukuxumusuren zezen urdina- eta Aiestaranek Donnellen hiria eta lagun eta senitartekoak ezagutu zituzten hura munduko festarik handienean Urteko Giria izanik murgildu aurretik. Egun osoan zehar Parisko tokirik enblematikoetatik lagundu zuten saritua. Parisko alderik zaharreneko plaza ezkutuak, Daniel Buren-ek Les Deux Plateaux-en duen instalazioa, Palais Royaleko lorategiak eta Louvre Museoa bisitatu zituzten. Gainera, sari emanaldia Donellen lagun eta senitartekoekin ospatu zuten St Paul le Marais auzoko Le Petit Fer a Cheval-en. Festaren bukaeran etxeko patxarana eta sanferminetako doinuak izan ziren Donellen etxean, non sanferminetako gaiez hornituriko taberna txiki bat jarririk baitu.
Mister Testis erabateko ezustekoa izan zitzaien bizikletaz ibiltzen ikusi eta haren peluxezko adarkadaren bat jaso ahal izan zuten oinezko paristarrei. Zezen urdinak eragin zituen irribarre eta sinpatiak zirela eta, Catherine Donnellek San Fermin festetan iritsi zen lehenbiziko aldia, orain dela 30 urte, gehien harritu zuena gogoratu zuen: “Giroak harritu ninduen gehien. Jendea oso irekia da eta ez dizute begiratzen egoten uzten; aitzitik, festarantz arrastatzen zaituzte”.
Uztailaren 9ko 13:00etan emanen da 2012ko Urteko Giria saria San Fermin festa bete-betean, Europa jatetxearen aurrean, eta gero aurreko urteetan sarituriko giri guztiak Kukuxumusuk beren omenez antolatzen duen herri bazkarira joanen dira. Catherine Donnellek John Hemingwayren atzetik jasoko du saria, hura 2011n urteko giria izan baitzen.
“Urteko Giria” saria 2004an sortu zuen Kukuxumusuk atzerritarrek San Fermin festei dieten grina aitortzeko. Urte horrez geroztik Carmen Margarita Alicea puertorricoarra (2004), Lore Monnig iparamerikarra (2005), Lars Ingvar Jungefors suediarra (2006), Manfred Walloschke alemana (2007), Massaoud Sbai el Idrissi marokoarra (2007), Frank Taylor ingelesa (2009), Chiyoshi Sugawara japoniarra (2010) eta John Patrick Hemingway iparamerikarra (2011) izan dira golardatuak.
Sari hori emateaz gain, Kukuxumusuk 1997tik urtero antolatzen du sanferminetan festa bat -“Giri Day” deiturikoa- bisitari atzerritar guztiak omentzeko.

Guiri2012_1.g Guiri2012_2.g