“Sanferfin the Last Party”, Sanferminetako kamiseta

Sanferminetako marrazki izarra gaurkotasuneko gairen batekin lotzeko ohiko joerari jarraituz, orain Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetak maiek ustez profetizatu zuten mundu bukaera parodiatu eta entzierro bete-betean kokatzen du. Mikel Urmenetak esan duenez, Sanferfin The Last Partyk “irudikor batzuek maien egutegietan oinarriturik iragartzen duten posibilitate horri barre egiten dio: mundu bukaera 2012an izanen da eta, hortaz, datozenak azken sanferminak izanen dira”.

Kamisetako marrazkiaren eszena Estefeta kale bete-betean kokatzen da entzierroa bitartean. Meteorito ekaitz batek makina bat pertsonaia ezustean harrapatzen du. “Kamisetaren txoko bakoitzean txiste bat dago, pronostikoak baieztatzen ari den gerrari maia batetik ekonomia entzierro erdian limosna eskatuz irudikatzen duen pertsonaia kapela luzeduneraino”, ezen, Kukuxumusuko sormen-zuzendari Mikel Urmenetak adierazi duenez, “marrazkia pairatzen ari garen ekonomia kataklismoaren metafora ere bada”.

Oraingo honetan, Kukuxumusuk plus bat gehitu nahi izan dio kamisetari eta sakelakorako aplikazio bat sortu du marrazkiko meteoritoak Errealitate Handiagotuko teknologiaz bizitza nola hartzen duten ikusi ahal izateko. Efektu horiek ikusteko, erabiltzaileak azken belaunaldiko smartphone bat izan, Android-eko Google Play izenekoa behera kargatu eta sakelakoa kamisetako marrazkira zuzendu beharko du. Proiektua Kukuxumusuk sortu du Errealitate Handiagotuko proiektuetan espezializaturiko QR Invaders enpresarekin eta aplikazioa garatzeaz arduratu den Lorem Solutions-ekin elkarlanean.