Entzierro txikia, argazki erotikoa eta Sanfermin.com berezia

Kukuxumusuk berriro eginen du iaz ere antolatu zuen entzierro txikia Estafeta karrikan. Sanferminetan bigantxekin haurrentzat eginiko azken entzierroak hogeita bost urte igarota, Kukuxumusuk lasterraldi bat sustatzen du, bi metroko peluxezko adardunekin hain zuzen. Mister Testis ezagunak, sabelaldi bereko anaia batzuekin, Kukuxumusuk Estafeta karrikan dituen bi dendak bereizten dituzten 200 metroak ibiliko ditu datorren uztailaren 12 ostegunean arratseko zazpietatik aurrera.

Ekitaldia entzierro ofizialaren osagai guztiak izanen ditu: hasierako kantika, zezentzainak, suziri iragarlea eta, batik bat, txikienentzako dibertsioa. Udalak egiteko baimena eman du eta ekitaldia parte hartu nahi duten haur guztientzat izanen da.

 

Argazki erotikoa

Kukuxumusuk Playboy aldizkariarekin elkarlanean 2012ko Sanferminetako Argazki Erotikoaren VI. Lehiaketarako deia egin du. Azken irabazlea Mikel Cia irundarra izan zen, 262 argazki aurkeztu ziren lehian. Lehiaketaren edizio berri honen argazkiak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 31ra arte egonen da zabalik. Irabazlearentzako saria 1.500 euro dira.
Sanfermin.com

Informazio erakustaldia

Urtero bezala, Kukuxumusuk festei buruzko informazio erakustaldi handia eginen du Sanfermin.com web orriaren bitartez: entzierroko argazkiak, albisteak, unez uneko jarraipena Twitteren bitartez eta ikus-entzunezko edukiak. Horien artean nabarmentzekoak dira arte, kultura edo kirol arloetako izen handiko bederatzi lagunek partekaturiko blog bat, bideo atal bat, egunero klip animatu bat eskainiko duena, edo argazki galeria oso bat, uztailaren 6tik 14ra gertatzen denari buruzko deus ez galtzeko.

Gainera, berritasun gisa eta Ferminmusic.com-ekin egindako akordioari esker, Sanferminetako musikaren 150 erreferentzia baino gehiago, mota askotakoak, online eskuratzeko aukera eskainiko du.