Entzierroa Mister Testisekin Fiturren

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hilaren 19an 11.30ean Fiturko Nafarroa standean Iruñeko entzierroa simulatuko da eta Mister Testisek izanen du parte hartu nahi dutenei peluxezko adarkadak banatzeko ardura. Gaur azaldu dituzte prentsaurrekoan xehetasun horiek eta beste batzuk Nafarroako Gobernuko Turismoko kontseilariak, Juan Luis Sánchez de Muniáinek, eta Turismoko zuzendari nagusiak, Carlos Ercek. Sanchez de Muniáinek sanferminetako entzierroa Nafarroa Fiturren egoteko hiru gakoetako bat dela azaldu du, “Nafarroaren erreferentzietarik kanpoan gehien ezagutzen dena San Fermin festak dira. Beti izanen dira deia”, esan du.

Lasterraldiaren xehetasunez, entzierro osoa antolatu nahi dutela jakin izan dugu, txupinazoa, kantika, unaiak, lasterkariak, laguntzak, e.a. barne, eta Mister Testisek sortuko dituela arrisku guztiak min egiten ez duten beren adarrez. Sanferminencierro enpresak du ekitaldia aurrera eramateko ardura. Entzierroak 19ko 11.30erako -Fiturren Nafarroaren eguna-, larunbat goiz eta arratsalderako eta igande goizerako aurreikusi dituzte. Mister Testis jada 2011n estreinatu zen Estafeta kalean entzierro txikia egitean eta sasoian dago, urtarrilaren 1ean Sanferfin 2012 aurkeztu ondoren batez ere, Kukuxumusu.com eta Sanfermin.com-eko kamiseta esklusiboa, non maien profeziak gauzatu eta historiako azken sanferminak aurten ematen baitizkigute.

standfitur2012lat.g standfitur2012tras.g

Elkarren segidako bigarren urtean, Nafarroak Fiturren duen pabilioia Kukuxumusuko marrazkiez pertsonalizaturik dago. 2012an, gaztelu eta gotorlekuen ibilbideak Erdi Aroko gotorleku gisa jantziko du pabilioia, 2011n entzierroaren birsorkuntzak eta beste marrazki anitzek egin zuten bezala.