Massaoud Sbai Urteko Giriaren irabazlea

Massaoud Sbai el Idrissi marokkoarrak Kukuxumusuko sortze saileko zuzendari den Mikel Urmenataren eskutik jaso du Urteko Giriari ematen zaion saria. Opari-ikur hori marrazki fabrikak urtero-urtero ematen dio Sanferminen aldeko pasioagatik nabarmendu den atzerritarrari.

Saritze horren bosgarren edizioa Don Pablo jatetxean egin zen bazkarian gorpuztu zen eta aurtengoan Guiri Day ospakizunarekin bat etorri da. Egun berezi hori Kukuxumusuk sustatu du azken 12 urteotan Sanferminen alde biziki saiatu den atzerritarraren irudia duintzeko.

Ekitaldira bertaratu ziren Kukuxumusuko ordezkariak eta Massaouden adiskide eta familiartekoak. Aurreko urteetan saritutako giriek ere ez zuten huts egin atzo: bertan ziren Lars Ingvar Jungefors suediarra (2006) eta Lore Monnig estatubatuarra (2005). Carmen Margarita Alicea lehen edizioko saritua (2004) eta Manfred Walloschke alemaniarra (2007), berriz, ezin izan ziren etorri, baina honen ordez emaztea eta seme-alabak izan ziren.

massaoud agradiecienco el premio al guiri del año

Massaoud hunkiturik agertu zen saria jasotzearren; Kukuxumusuri eskerrak eman zizkion berarekin gogoratzeagatik eta hurrengo urteetan ere Sanferminetara etortzeko asmoa duela adierazi zuen. Mikel Urmenetak, Koldo Aiestaran eta Gonzalo Dominguez Bidaurreta Marrazki Fabrikako bazkideek lagundurik, Massaouden gizatasuna nabarmendu zuen eta, era berean, lanean ere “Sanferminez gozatu eta jaia balioz janzteko astirik izatea” eskertu zion.