Catherine Donnel, guiri de Sanfermin 2012.

Catherine Donnell, Urteko Giria 2012

Parisen bizi den Catherine Donell iparramerikarrak gaur jaso du IX. Urteko Giri Saria. Kukuxumusuk ematen duen golardo honen bidez bizitasunez sutsuki jaiak bizi dituzten atzerritarrak goraipatu nahi ditu. Sariaren entrega Europa jatetxean izan da, Giri Day egunaren ospakizuna dela eta, Kukuxumusuk duela 15 urtetik hona Sanferminetako jaietara bisitan etortzen diren atzerritar guztiak omentzeko asmoz antolatzen duen jardunaldian.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Paellada popular y un ninot quemado en pleno Sanfermin

Kukuxumusu Marrazki Fabrikak Valentziako Fallei omenaldia eskaini die gaur arratsaldean Sanferminetan ospatu den Jay Day festaren IV. edizioan. Hiru orduz Iruñeko markak Rafael Vidal sukaldariak prestatutako 600 plater paella dastatzera gonbidatu eta Vicente Tornadorrek eraikitako 4 metrotako ninota erre du.

Ekitaldia Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren bazkide sortzaileak, egin duen zabaltze ofizialarekin hasi da. Aiestarenek laugarren Jai Dayrako Fallen aukeraketa arrazoitu du esanez “ondo pasatzeko eta herri baten kultura adierazteko beste modu unibertsala” dela. Aiestaranek “ninoten umorea eta herri-umorean oinarritutako kritika” nabarmendu ditu jai honetaz aritzerakoan.

Ondoren Rafael Vidal paella-egileak, valentziar paellarako errezeta estandarizatuaren aitormenaren bultzatzailea izateagatik ezaguna denak, bi paella erraldoi egiteari ekin dio. Baluarteko plazara hurbildutako jendeak jaki gozo hori dastatzeko aukera izan du. Hori gertatu bitartean, Vicente Tornador falla-egileak lau metroko altuera zuen ninotaren muntaiari heldu dio, ninotak Kukuxumusuk diseinatutako zezen eta lasterkari bat irudikatzen zuen.

Ekitaldia Nafarroako Valentzia Etxeko Banda Sinfonikoak girotu du, Valentziako festetako hainbat doinu joz. Bertaratutakoen artean, Salvador Tarazona, Nafarroako Valentziako Etxeko presidentea, musika bandako zuzendaria den Adriá Sánchez eta Eva Ruiz 2012ko fallera nagusia izan dira.

Amstel enpresak doan zerbitzatu du garagardoa hurbildutako lagunen artean, eta festari amaiera emateko mascletà zaratatsua eta ninotaren cremà egin da, jendearen txaloaldi beroa entzun delarik. Hiru orduz Valentzia eta Sanferminetako musika entzun eta paella dastatu ondoren, ekitaldia amaitutzat eman da.

20120708fallas2.g 20120708fallas1.g

Uztailaren 8ko argazki gehiago

Catherine Donnell, Kukuxumusuk Parisen sanferminetako 2012ko Urteko Giritzat aitortua

Catherine Donnellek, Santa Fén (Mexiko Berria – AEB) jaiotako 52 urteko iparamerikarrak, joan den asteburuan jaso zuen Parisen Kukuxumusuko bazkide fundatzaile Koldo Aiestaranen eskutik 2012ko sanferminetako Urteko Giriaren IX. aitorpena, marka iruindarrak 2004tik festak pasioz bizi izaten dituzten atzerritarrei ematen dien saria.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Entzierro txikia, argazki erotikoa eta Sanfermin.com berezia

Kukuxumusuk berriro eginen du iaz ere antolatu zuen entzierro txikia Estafeta karrikan. Sanferminetan bigantxekin haurrentzat eginiko azken entzierroak hogeita bost urte igarota, Kukuxumusuk lasterraldi bat sustatzen du, bi metroko peluxezko adardunekin hain zuzen. Mister Testis ezagunak, sabelaldi bereko anaia batzuekin, Kukuxumusuk Estafeta karrikan dituen bi dendak bereizten dituzten 200 metroak ibiliko ditu datorren uztailaren 12 ostegunean arratseko zazpietatik aurrera.

Irakurtzen jarrai ezazu…

Kukuxumusu, etengabeko parrandan Sanfermin.com-en

Kukuxumusu Iruñeko enpresa da. Beste gauza aunitzen artean, Sanfermin.com editatzeaz arduratzen da, jende guztiak Sanfermin zertan den ezagut dezan bertsio entretenigarri eta praktikoan.

Kukuxumusuk festarekin duen harremana aspaldikoa da, izan ere marka 1989ko Sanferminetan bertan sortu zen.  Horregatik Kukuxumusuk bere baitako parte bat paratzen du munduko parrandarik handienean besteak eta bere burua dibertitzeko ideiak, marrazkiak eta kamisetak sortzen.

Sanferminetarako kamisetak
Urtero, Kukuxumusuk Sanferminetarako kamiseta bilduma oso bat eta bestelako artikulu batzuk proposatzen ditu festa zuri-gorriz janzteko marrazki berezien bidez. Proposamen horretan urteko marrazkia nabarmentzen da, kamiseta berezi bat, Sanfermin bakoitzerako bakana, une jakin bat islatzen duena eta janzteko eta, aldi berean, irri batzuk egiteko balio izaten duena.

Gainera, Kukuxumusuri urtero gauza berriak eta ezberdinak bururatzen zaizkio Sanferminetako parrandan laguntze aldera.

Testis

Mister Testis entzierroetako protagonista nagusia da Kukuxumusuren marrazkietan. Urdina eta tripaundia da, adar horiak ditu eta beti larru gorritan ibiltzen da. Mr. Testis sanferminez eta Kukuxumusuk urte osoan zehar prestatzen dituen saltsez gozatzeko gelditu zen.

Urtez urte Mr. Testis gero eta mugida gehiagotan ibiltzen da. Marrazkietako bi dimentsioak abandonatu zituenetik pelutxe erraldoi bihurtzeko, edozein karrikatan eta edozein ordutan ikus dezakegu sanferminetan. Besta bat non, han ere ager daiteke Mr. Testis.

Gainera, Mr. Testis-ek begiluze konpultsiboa izaten segitzen du eta besta ikusteko tokirik onenak erdiesten ditu. Laurogei balkoitatik baino gehiagotik, bestetan zehar, Mr. Testis balkoietara ateratzen da salbuespeneko lekuko edo begiluze izateko.

 

Guiri Day

Kukuxumusuk sanferminetako guiriak biziki maite ditu. Horregatik, 1996. urteaz geroztik Guiri Day izenekoa, hots, atzerritarra omentzeko eguna, antolatzen du. Honekin atzerritarrak bestaren funtsezko parte direla aldarrikatu nahi da eta aski errekonozitutako ez den eta bestak gaur diren bezalakoak bihurtzen lagundu duen talde baten benetako irudia eman ere.

Atzerritarra omentzeko ekitaldien artean, 2004an, Urteko Guiriarendako Saria ezarri zen. Horren bitartez festekiko duen grinagatik nabarmendu den bisitari baten ibilbideari errekonozimendua aitortzen zaio. Urte bakoitzean, Kukuxumusuk atzerritarrari bere jatorrizko lurraldean egiten dio bisita sari bat emateko eta beranduago, sanferminetan, bazkari bat antolatzen da aurreko urteetako saridun guztiekin. Bertan, hizkuntza ezberdin asko entzuten diren arren, guztiek primeran ulertzen dute elkar.

Entrega del premio Guiri del Año 2015.