Catherine Donnel, guiri de Sanfermin 2012.

Catherine Donnell, Urteko Giria 2012

Parisen bizi den Catherine Donell iparramerikarrak gaur jaso du IX. Urteko Giri Saria. Kukuxumusuk ematen duen golardo honen bidez bizitasunez sutsuki jaiak bizi dituzten atzerritarrak goraipatu nahi ditu. Sariaren entrega Europa jatetxean izan da, Giri Day egunaren ospakizuna dela eta, Kukuxumusuk duela 15 urtetik hona Sanferminetako jaietara bisitan etortzen diren atzerritar guztiak omentzeko asmoz antolatzen duen jardunaldian.

Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren bazkide sortzaileak, eta Mister Testis zezen urdin ospetsuak Catherine Donelli eman diote saria. Eta eurekin batera, jaietara maiz etortzen den atzerritar eta aurreko urteetako saritu askoz inguratuta egon da. Donell hunkitua eta eskertua agertu da: “Hitzik gabe eta harrituta nago oso, sariak duen oihartzunagatik, eta Kukuxumusuri nire eskerrik beroena adierazi nahi diot, Sanferminetara 30 urte etortzen daramatzadan arren eta giritzat neure burua izan arren, aitortze honek erabat pozten nau.”

Koldo Aiestaranek nabarmendu du: “nahiz eta Catherine Iruñean ez den bizi, Sanferminetara 30 urte etortzen daramatza eta gure jaiekiko eta hemengo jendearekiko duen harremana nahikoa arrazoi dira gure urteko giria izateko.”

Kukuxumusuk emandako golardoaz gainera, Lore Monnigek, New Yorkeko Zezen-Klubeko presidenteak, Cahterine Donelli omenaldi berezia eskaini nahi izan dio New Yorkeko Zezen-Klubeko zapia ezarriz. Horretaz gain Wall Streeteko miniaturan egindako zezenaren erreplika oparitu dio. Txantxetan “Krisialdiko zezena” zela aipatu dute biek.

Catherine Donellek, Santa Fén (Nuevo México-AEB) jaiotako 52 urteko iparramerikarrak, 2012an Sanferminetara segidan egindako hogeita hamar bisitaldi bete berri ditu. 80ko hamarkadan hiru adiskiderekin jaiak ezagutzera kotxez etorri zenetik ez dio huts egin Iruñeko hitzorduari.

Saria eman ondoren, bertaratutakoek Europa jatetxean aperitiboa dastatu dute eta ondoren Iruñeko erdigunetik gertu dagoen lursail batera jo dute, bertan herri-paellaz gozatzeko aukera izan dutelarik Kukuxumusuren ordezkaritzarekin.

Bertaratutakoen artean aurreko urteetan golardoa jaso duten batzuk ageri ziren: Lore Monnig iparramerikarra (2005), Manfred Walloschke alemaniarra (2007), Massaoud Sbai el Idrissi marokoarra (2008), Frank Taylor ingelesa (2009) eta Chivoshi Sugawara japoniarra (2010) alegia. Bertan egon ez zirenak Carmen Margarita Alicea puertorrikoarra (2004), Lars Ingvar Jungefors suediarra (2006) eta John Patrick Hemingway iparramerikarra (2011) izan ziren.

Mikel Urmeneta, Kukuxumusuren bazkide sortzailea eta ekimenaren bultzatzailea, ere ez da egon. Lan kontuengatik aurtengo Sanferminetan Iruñetik kanpo dago, nahiz eta bertaratutako guztiei zuzendutako mezu idatzia utzi duen.

Uztailaren 9ko argazki gehiago