SanFairPlay, iniciativa de Kukuxumusu para promover unas fiestas sin agresiones.

Kukuxumusuren #SanFairPlay ekimenak erasorik gabeko festak sustatzen ditu

SanFairPlay kontzeptuak kiroleko FairPlay du inspirazio iturri, “joko garbia”, FIFAk 90eko hamarkadan zabaldurik mundo osoan ezaguna dena. Kukuxumusuk kutsu sanfermindarra eman dio eta “SanFairPlay” bihurtu du. Hitz unibertsala, munduan hedadurarik handiena duen festak planetako parrandarik integratzaile eta unibertsalena izaten jarrai dezan laguntzeko.

SanFairPlay terminoaren zentzua indartzeko Ideia eta Marrazki Fabrikan eslogan bat sortu dute, gaztelaniaz eta euskaraz, “Juerga Limpio/Garbi Jailastu”, parrandak inoren eskubideak urra ez ditzan ideia emateko.

Kirol alorreko similari jarraituz, Kukuxumusuk “erregelamendu” labur bat, zazpi proposamen edo gonbidapenekoa, prestatu du sanferminetara bertaratzen direnentzat. Modu zuzenean eta markaren ohiko atrebentziaz, hauek eskatzen dira: genero, arraza eta sexu-norabide aniztasunarekiko errespetua; edozein eraso motarekiko zero tolerantzia; gizalegea ondasun publikoen erabileran eta Festa posible izan dadin lan egiten ari direnei laguntzea.

Erregelamendu modukoa den hau Sanfermin.com web orrialdean dago (urte osoan zehar bisitatuena, 600.000 bisitako batezbestekoa du) eta paperean lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingeles eta frantsesez) editatu da. SanFairPlayren mezuak Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez zabalduko dira, ahalik eta jende gehienarengana iristea helburu.

Gainera, Kukuxumusuk  Festarekin eta markarekin loturiko lagun ospetsu batzuei SanFairPlayren helburua indartzeko oparitxo berezi bana igorriko die: Chimbo xaboi pastilla bat, betiko xaboi naturala, eta Garbi Jailastu lau hizkuntzatan agertzen duen liburuxka, SanFairPlayren mezu nagusiak umore ukitu batez jakinarazten dituen kutxa berezi batean paketaturik.
Baina, zalantzarik gabe, festen aurretik eta ondoren gehien “bisitatzen” diren tokietako bat Kukuxumusuk Estafeta kalean duen dendako erlojua da, entzierroaren ibilbidearen bukaeran, zezen-plazako kailejoitik metro gutxira. Eta hartan ere emanen dira SanFairPlayren mezuak lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingeles eta frantsesez).

Eta, azken ohar gisa, SanFairPlayren irudia eta eslogana festa egun guztietan Kukuxumusuren bezeroei oparituko zaizkien eta nahi duten guztiei doan emanen zaizkien eranskailuetan aplikatu dira. Helburua mezuari agerikotasuna eman, masiboki hedarazi eta munduko Festarik unibertsalenak irekia, errespetutsua, integratzailea eta garbia izaten jarrai dezan laguntzea dira.

Deskargatu hemen PDFn #SanFairPlayren erregelamendua lau hizkuntzatan.