Mister Testis, el toro azul de Kukuxumusu, muestra la nueva web Sanfermin.com en su tablet.

Sanfermin.com tuneatu egin da munduko parrandarik handienerako

Parranda, neurrigabekeria, txantxa, festatzarra. Sanferminek urtero gauza bera ekartzen dute Iruñera. Eta Kukuxumusun marraztuz, Sanfermin.com web orrian informatuz eta mundu osotik iristen diren hamaika pertsonak itzultzeko gogoz joan daitezen mugidak antolatuz egiten dugu bat nahaspilarekin.

Betidanik kontatu dugu Kukuxumusuren sorreraren historia, festetan hartzen zituzten hamaikatxo kalimotxoak (ardo beltza bizitzaren txinpartarekin nahasten duen edabe hori) finantzatzeko sosa atera nahi zuten hiru lagunen behar hutsetik hasita.

Uztailaren 6a hurbiltzen denean, bada, parranda gogoa hasten zaigu. Aurten, azak ontzeko, eskuetan listua bota eta igurtzi eta izugarrizko liftinga egin diogu sanfermin.com web orriari. Festara sakelako, tableta edo eramangarriaz konektatzen zarenean dena xehe-xehe harrapa dezazun eta zoriontsu nabiga dezazun, krokodiloa edo aingira bezala, zeuk ikusi.

Mister Testis, mostrando la página del txupinazo en la plaza del Ayuntamiento.Zer topa dezakezu orri berrian? Lehenik, sanferminetan buruz sartuko zaitugula lagun batek eginen lukeen bezain era onean eta aho bizarrik gabe. Beti bilatu izan duzun eta inork kontatu nahi ez zizun informazio guztia aurkituko duzu bertan.

Entzierroan lasterka nola egin, esate baterako, kontatuko dizugu, edo nola ez egin, zure poltsikoaren neurriko ostatua non aurkitu, tabernarik atseginenak non diren, kuadrillek txupinazo egunean zer egiten duten, bederatzi egun eta bederatzi gau irauten duen parranda batetik onik nola atera, estralurtar antzik ez izateko zeure burua zein eratan tuneatu, ordu moteletan zer egin, zezenketan peña batekin txunditzeko sarrera nola lortu, egitarauan egun bakoitzerako aurreikusirik zer dagoen eta abarren abar.

San Fermin festak munduko beste edozeinetatik ezberdintzen dira: zuriz janzten zara, zapi gorri bat lotzen duzu lepoan, hobekien iruditzen zaizun bezala hidratatzen zara eta karrikara ateratzen zara dena ematera… gorputzak irauten duen bitartean!

Bat-batean zeure burua txaranga baten soinuak abduziturik ikusiko duzu, eta tabernaz taberna dantzan zaramatzala barreen, sangriaren, garagardoaren eta jite guztietako parrandazaleen artean eta urteko kontu txarrak imajinaezina zaizun norbaitekin eta espero ez zenuen tokian kanporatzen dituzu. Festa karrikan da.

Portada de la nueva página Sanfermin.comWeb orriaren beste izar bat, jakin-minak zirikatzen bazaitu, Entzierroen Bilatzailea kontsultatzea da: zenbat adarkada, lasterraldiaren iraupena, ganadutegirik basatienak, arriskugarritasun indizea… Aizu, entzierroa urteren batean egin baduzu, beharbada argazkietan zaude: argitaratzen lehenak izaten gara eta hor hoberenak aurki ditzakezu.

Eta, jakina, pasadizoak, istoriotxoak, ohiturak, tradizioak eta sanferminetan gehien gozatu duten pertsonaien arrastoa, Hemingway idazle iparramerikarrarena adibidez, hark munduari ezagutarazi zizkion eta Santaklaus estiloko bizar zuria modan jarri zuen.

Munduko festarik hoberenak bizi izatera, lehen edo gero, etorriko zarelakoan gaude. Zerbaitengatik etortzen da urtero munduko bazterrik ezkutuenetako hamaika giri neurrigabekerian pixka bat, edo neurririk gabe, sartzera.

Página sobre el encierro en Sanfermin.comEtortzea oraindik erabaki ez baduzu, begirada bat egin sanfermin.com web orriari eta hasi joan-etorri bat antolatzen. Modu bikainean ere egin dezakezu, bikotekidearekin, familiarekin, lankideekin… entzierroa edo txupinazoa ikusteko balkoi bat kontratatu, zezenketa bat ikustera dotore-dotore joan, afaldu bitartean su artifizialak ikusi eta mozkorra hotel lasai batean pasatu.

Festa erritmoari egunero blogean kuxkuxean ibiliz, Facebooken zalea eginez eta guri Twitterren jarraituz jarraitzen ahal diozu. Festa barnetik ikusiko duzu, inork erakusten ez dizun bezala. Gure Testis, Kukuxumusuko zezen urdina, ikusiko duzu, festetan nola nahasten den… eta ederra egiten duen!

A!, sanferminetako jantzia harrapatzeko garaiz zaude: Kukuxumusuk sanferminetarako sortzen duen bilduma egun gutxitan agortzen da. Abisaturik zaude.