Padilla, el rey de la fiesta

Iruñeak heroi baten modura eman zion ongi etorria Juan José Padilla toreatzaileari Iruñeko Zezen Plazara egindako bere itzuleran, pasa den urrian izandako harrapaketa ikusgarriaren ondotik, zeinetan begi bat galdu eta aurpegiaren zati baten mugikortasuna galdu zuen. Hi bai ausarta hi!! garraisi eginez, peñek ongi etorria eman zioten plazara eta ondoren “Illa, illa, illa, Padilla maravilla” edo “Tú si que vales” oihukatu zioten.

Jereztarra kemendu egin zen eta Iruñeko plazari nahi zuena eta hobekien egiten dakiena eman zion. Peñek normalean egiten ez dutena, alegia isiltasuna eskatu zuten toreatzaileak zezena hiltzera zihoan momentuan eta lehenengo zezenaren hilketaren ondoren, bozkarioa nagusitu zen. Plaza guztia zutik jarri eta txaloka hasi zen, eguzkipeko tendidua txoratzen zen bitartean. Zezen plazari buelta eman zion orduan Padillak besarkada, ardo trago, pelutxe, zapi, haizemaile eta lore artean. Partxeak eta pirata banderak zituen peña batek bandera bat oparitu zion eta toreatzaileak harrotasunez paseatu zuen, ikusleen txalo eta oihuen artean. Hari egokitutako bigarren zezenari ere belarri bat moztu eta, horren ondorioz, bizkarrean atera zuten entzierroaren atetik, jendea bero bero zegoela.

2012ko Iruñeko Zezen Feriaren beste garaile batzuk toreatzailea hauek izan dira: Jiménez Fortés Fuente Ymbroko zezenekin eta Ivan Fandiño eta David Mora “El Pilar”ganadutegikoekin.

Camiseta homenaje por el 90 cumpleaños de la Plaza de Toros

Marrazkiak Zezen Feriarekin eta Zezenketarekin erlazionatutako pertsonaia anitz biltzen du: birsalmentan aritzen direnetik presidenteraino, erizaindegiko zirujautik Eguzkiko alkateraino. Mikel Urmenetaren, Kukuxumusuren bazkide sortzailearen, esanetan “Miserikordia Etxeari eta Zezen-plazak betetzen dituen 90 urteei omenaldia da”. Kamiseta honetan Paco Cano, 100 urte bete dituen entzierroetako argazkilaria, ere irudikatua izan da.

Kamisetaren pertsonaien artean Carlos Gil ere ageri da “Sanfermin jaiekin lotura estua izan duen pertsona bikaina, udaberrian zendua”.

Uztailaren 13ko argazki gehiago

 

La conquista de Navarra en Sol

Iruñeko peñek eguzkiko zezenketan beren festa berezia antolatu zuten, nafar soldaduz mozorrotuta kaskoak, ezpatak, ezkutuak, koroak eta bandera mordoa zeramatzatela, 1512an arma bidez gertatutako Nafarroaren Konkistaren urteurrena zela kausa.

Zezen-plazan sartu aurretik, peñak Jarauta kalean elkartu ziren eta, beren txarangez lagunduta eta konkista salatzen zuen pankarta batekin, jantzi ikusgarriekin eta Nafarroako banderekin desfilatu zuten. Gisa honetan zezen-plazaraino iritsi ziren Sanferminetako hirugarren zezenketan parte hartzearren.

Behin plazan zeudela, Nafarroako bandera erraldoia zabaldu zuten eta beste behin zezenketa girotu zuten haien kantika eta dantzekin, kasu honetan Erdi Aroko gerlari-giroaren barnean.

20120710corrida2.g 20120710corrida3.g

Uztailaren 10eko argazki gehiago