Padilla, el rey de la fiesta

Iruñeak heroi baten modura eman zion ongi etorria Juan José Padilla toreatzaileari Iruñeko Zezen Plazara egindako bere itzuleran, pasa den urrian izandako harrapaketa ikusgarriaren ondotik, zeinetan begi bat galdu eta aurpegiaren zati baten mugikortasuna galdu zuen. Hi bai ausarta hi!! garraisi eginez, peñek ongi etorria eman zioten plazara eta ondoren “Illa, illa, illa, Padilla maravilla” edo “Tú si que vales” oihukatu zioten.

Jereztarra kemendu egin zen eta Iruñeko plazari nahi zuena eta hobekien egiten dakiena eman zion. Peñek normalean egiten ez dutena, alegia isiltasuna eskatu zuten toreatzaileak zezena hiltzera zihoan momentuan eta lehenengo zezenaren hilketaren ondoren, bozkarioa nagusitu zen. Plaza guztia zutik jarri eta txaloka hasi zen, eguzkipeko tendidua txoratzen zen bitartean. Zezen plazari buelta eman zion orduan Padillak besarkada, ardo trago, pelutxe, zapi, haizemaile eta lore artean. Partxeak eta pirata banderak zituen peña batek bandera bat oparitu zion eta toreatzaileak harrotasunez paseatu zuen, ikusleen txalo eta oihuen artean. Hari egokitutako bigarren zezenari ere belarri bat moztu eta, horren ondorioz, bizkarrean atera zuten entzierroaren atetik, jendea bero bero zegoela.

2012ko Iruñeko Zezen Feriaren beste garaile batzuk toreatzailea hauek izan dira: Jiménez Fortés Fuente Ymbroko zezenekin eta Ivan Fandiño eta David Mora “El Pilar”ganadutegikoekin.