We love You, Caravinagre, for Sanfermin 2012

David Alegría, Tuterako (Nafarroa) diseinugile grafikoa, izan da 2012ko San Fermin festetako Kartel Lehiaketako irabazlea. Oso gustukoa izan da Caravinagrez egin duen bertsio berezia, zeinek Alfred Leete-k 1914ko London Opinion-en ingelesak mobilizatzera deitzen zituen Lord Kitchener gogoratuz agertu zuen kartela antzeratzen baitu. Egileak J. M. Flagg-ek eta Tío Sam-ekin Bigarren Mundu Gerran errekrutatzera deitzen duen obrak ere eragin diotela aitortu du. Orain oroitzapena festa izanen da, 2012ko Mundu Parranda, eta Iruñean erroldaturiko 1.910 pertsonaren botoek (guztizkoaren %30 bat) horrela ziurtatzen dute. 300 boz baino gehiagoren aldea zegoen Alegríaren obraren eta bigarren sailkatuaren artean eta, beraz, herri hautaketan ez dago zalantzarik. David Alegríak esan du irudipen hori aukeratu zuela bisitaria sanferminetara etortzera deitzen duelako. Alegríak Caravinagreren zeharkako begirada aurrerako batez ordeztu zuen eta, bere neskak behin eta berriz esanda, San Fermin bezala jantzi zuen.

Iruñeko alkate Enrique Mayak 2012ko San Fermin festak irudikatuko dituen kartelaz oso pozik dagoela esan du, eta aukeraturiko gaia Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa izatea bereziki gustatzen zaiola. Caravinagre 1997 an (Joseba eta Mitxelo Gurrutxaga) eta 1947n (Cía) izan da sanferminetako kartelaren motibo nagusia eta hauxe izan da sanferminetako kartel historian testuaren apeu nagusia ingelesez idatzita dagoen lehenbiziko aldia: I want you, Sanfermin 2012… 2012ko sanferminetan nahi zaitut.