Carteles finalistas para Sanfermin 2013

Jada eman daiteke botoa pamplona.es web orrialdearen eta 010 -Iruñetik- edo +34 948 420 100 -beste edonondik- telefonoen bidez, eta bihartik aurrera, Civivox zentroetan

8 kartel horien artean 2013ko sanferminak iragarriko dituena dago. Herri botazioak hogei egunetan erabakiko du. Botoa eman daiteke Udalaren web orrialdetik, 010 telefonora deituz, Iruñean bazara, edo 948 420 100 -kanpoan bazara- eta, bihartik aurrera, Civivox zentroetan. Kartelak Kale Nagusiko Kondestablearen Jauregian egonen dira ikusgai. Hilaren 29an itxiko dira botazioak.

Epaimahaiak honela jo du ontzat multzoaren eta ale bakoitzaren arte kalitatea:
1 Kartela 30. zk., “Locos por la fiesta”. David Arratíbel: “Rorschach testaren alegoria da, zeinetan festaren zeinu baten interpretazio anitza bilatzen baitu. Nabarmendu behar da erabiliriko teknika testeko akuarelen berbera dela”.
2.Kartela 207. zk., “Santo”. David Alegría: “Boteroren obra gogorarazten duen gai figuratiboa, lehen plano bat ikusleei deituz-edo aukeraturik”.
3.Kartela 109. zk., “Momentos de San Fermín”. David Alegría:”Obra naifa da, xumea, grafikoki oso ongi eratuta, non bereziki zerbait positiboaren alde egitea baloratzen baita”. Epaimahaiak adierazi du lehiaketako arauak betetzen dituela nahiz eta esaldi nagusia euskaraz ez egon.
4.Kartela 125. zk., “Check-in”. David Alegría: “Modernoa, festarako dei artistikoa, fikziozko aireportu baten bidezko deialdia”; David Arratíbel: “Oso popa, ohiko elementu bat sublimatuz”.
5.Kartela 146zk., “Canan”. Txaro Fontalba: “Ona, modernoa, oso xehetasun positiboak ditu, adar erako ibaia esaterako, eta beste zenbait euskarritarako aplikazio ona du”.
6.Kartela 94. zk., “Muelle de pinza”. Txaro Fontalba:”Joan Brossaren ikusizko poesiaren edo Chema Madozen lanaren ildoko kartela da eta argazki akatsgabea eta tipografiaren jokoa oso ona ditu. Iradokitzailea”.
7.Kartela 308. zk., “Naif”. Txaro Fontalba:”ideogramen bideari jarraitzen dio eta ehundura berezia sortzen du”; David Arratíbelek hau esan du: “Komeni da obrari zuzenean begiratzea, ukimen metalikoa duelako, eta erabiliriko teknika serigrafiaren antzekoa da”.
8.Kartela 444. zk., “Ñam”. David Arratíbel:”Pantone kolore kartarekin eginiko jokoa da. 485. gorria da, sanferminetako gorri tipikoa. Grazia hozkadan datza, festaren kolorea hain gustukoa duzunez jan egiten duzulako ideiarekin jokatzen du”.