The running of the barts

Polémica en la red en torno al encierro

2014ko Sanferminak baino lehenago Entzierroaren Mahaia bilduko da 2013ko entzierroetan gertatutakoa aztertzeko. Litekeena da 7ko masifikazioaz eta 13ko mukuruaz mintzatzea. Programa ez da ezagutzen baina Diario de Navarrak, 2013ko irailean eta duela bi aste, argitaratu zuen entzierroko sarbidea murrizteko aukera aztertuko dela, udal iturriak aipatuta. Gainera, egunkari horrek eztabaida proposatzen zuen, sarbidea arautu behar ote zen, alegia, eta, web berri horren iruzkinetan frogatzen ahal den bezala, gaiak batzuk eta besteak sutu egin ditu. Bere aldetik, Diario de Noticiasek, aste honetan, hamar lasterkariri galdetzen zien, galdera guztiak denontzako berdinak izaki, ea entzierroa hobetzen ahal den edo ukiezina den.

Baina sareetan eztabaida benetan piztu duena hauxe izan da: amigosdelencierro.es-ek  argitara eman duena, Fermin Barón Iruñeko lasterkariak sinatua. (Barónek Diario de Noticiasen ere hartu zuen parte baina ez modu horretan). Artikulu horretan Barónek ondoko hau dio “Bitxia suertatzen da Iruñean urtean zehar 9 egun baino pasatzen ez duen jendeari irakurtzea entzierroa nola tratatu edo harekin zer egin behar dugun… Seguru nago zezenez,  arrazak hobetzeaz, ganadutegiez, guk baino gehiago dakizuela (…) nahiz eta, benetan, … uste dudan entzierroan lasterka egiteko ez duela deusetarako balio… horrela izan da mendetan zehar, orain arte…. Hauxe da gure etxea, hemen sortu eta hazi gara, hauxe da gure gurasoen eta aiton-amonen lurra, hemen sortu dira gure seme-alabak… hortaz,…. Sanferminak nazioarteko jaia bada ere….. Iruñean, gure karriketan, segitzen dute… ez ahantzi.  GURI, ez beste inori, dagokigu entzierroarekin zer egiten dugun eta zer neurri hartuko ditugun erabakitzea… BAKARRIK… entzierroak bizirik irauteko jende erdiak sartu behar badu, ongi etorria izan dadila…. Zorionez, Sanferminek, batzuen gainetik ere…. ez dute ezinbesteko inoren beharrik, jaiak erremediorik gabe jarraitzen du… dagoena dagoela… entzierroak 8etan eta betiko karriketan izanen da… Gogoratu bat baino gehiagori, mespretxuz “guiriak” seinalatzen dituztenei, “guiri” aunitzek lasterka egiten zutela hemen Espainiako “argi” batzuk sortu baino askoz lehenago, lasterka nola egiten den eta horretaz zenbat dakiten guri erakustera etorri baino lehenago… Azkenik…. ERRESPETUA GALDATZEN DUGU… gure ohitura eta tradizioei, beti erran da nora joan hangoa egin, ikusten duzuna egizu, hemen ez gatzaizkie zezenei adarretatik lotzen ohituraz, ez gara adarretatik zintzilikatzen… gustatu ala ez gustatu, entzierroak ez du zer ikustekorik zezenketarekin… zezenketa arratsaldez izaten da… hamaika aldiz entzun dut  lasterka egiten dutenak toreatzaileak direla… bakoitzak nahi duena sentitzen ahal du… falta zena…baina hori gezurra da… ni ez naiz toreatzailea… toreatzailea izatea beste gauza bat da …” (amigosdelencierro.es)

Eztabaida abian da, nahiz eta horiek, momentuz, iritzi pertsonalak baizik ez diren.

La imagen original es del blog de Flickr del artista Bart.