Oldarketa masiboa Telefonikan

Argazkiak: Iñaki Vergara

Zortzigarren eta azkenengoko Sanferminetako entzierroa normaltasun osoz igaro da non abiadura altua izan den zailtasunik handiena.  Miurek hainbat korrikalari harrapatu dituzte bai Mercaderesen bai Estafetan nahiz eta ondorio askorik ez gauzatu baina nahas mahasirik handiena Telefonikan izan da, hesiaz eskumatara.

 

Zenbait korrikalarik Estafetako bihurgunea eskumatik hartu dituzte zezenek egin duten antzera eta abiadurak talkak ekarri ditu. Aurrenekoz zioan zezen beltzarengaitik eta geroxeago etorri diren denengaitik. Korrikalari bat airean jasoa izan da eta beste bat bortitzki izan da kolpekatua adarrarekin buruan.

Aurreneko momentuan zorigaiztoa etorriko zela bazirudien ere ez da adarkadarik gauzatu nahiz eta Nafarroako Ospitaleko aurreikuspenen arabera hainbat traumatismo gauzatu dira.