Brave Soldier enpresa iparamerikarrak sanferminetako entzierroa baliatuz egin du bere biziraupen kitaren spot bat

Spotaren egilea Rascal & Drogues prestigiotsua da, zeinek Nasa, Doritos edo Mattel-entzako iragarkiak sortu baititu

Brave Soldier enpresa iparamerikar ezagunak sanferminetako entzierroa erabili du bere Crash Pak™ lerroa (botikin antzekoa) sustatzen duen azken publizitate spoterako aitzakiatzat. Krema hori abenturan eta kirolean urratuak orbaindu eta desinfektatzeko erabiltzen da eta telebista bidezko haren sustapena ikus-entzunezkoen alorreko Rascal & Drogues enpresari enkargatu diote, zeinek Nasa, Suzuki edo Mattel-entzat lan egin baitu. Iragarkia Iruñean, Los Angelesen eta Milwaukee-n grabatu dute eta Estatu Batuetan oso ezagunak diren makina bat telebista iragarkiren egile Kerry Shaw Brown-ek zuzendu du.

Iragarkiko istorioak kontatzen du nola bikote iparamerikar batek entzierrora etortzea erabaki duen eta asmo hori gauzatzen duen. Entzierroan daudela (non lasterka biek egiten baitute), mutilak istripua izan du eta neskak sufritu egiten du bilatu bitartean. Onik aurkituta, Brave Soldier tratamendua bitartean (Facebook) itzultzen dira normaltasunera, erorketa baten ondorioak izanik ere. Lana Arriflex 35 mm-tan dago filmaturik, The Running du izenburu, eta 16 kamera erabili dituzte. Filmaketa ekipoan, bestalde, Anthony Arendt eta Ritch Wedeking ekoizle ezagunak daude.