Valdefresno aukeratu dute Cebada Gagokoak 2013ko sanferminetako entzierroetan ordezteko ganadutegitzat.
Ganadutegi hori, zein sanferminetako ikusleek oso gutxi ezagutzen baitute, 1992an fundatu zuten “Puerto de San Lorenzo” ganadutegiaren jabekidetza deuseztatu zenean. Hori, berriz, Mercedes Flores Sánchez andrearen ganadutegitik zetorren María Cascón andreak eta Juan Luis eta Nicolás Fraile Martín jaunek, 1952an, erosita.
Tabera de Abajon haziriko zezenekin, Salamancako ganadutegi hau sektoreko gailenetako bihurtu da, eta gaur egun garbitasunean Lisardo Sánchez jaunaren lerroari jarraituz eraturik dago.