Cientos de juerguistas en el Encierro del 15 de julio

Uztailak 15 mugimenduak iaz bere zilarrezko ezteiak bete zituen villavesa edo Uztailaren 15eko Entzierroaren edizio berri bat ospatu du gaur goizean. Igandea izanik, ehunka lagun bildu dira parranda egun bat gehiago luzatzeko asmoz.

Entzierroak bere ohiko osagaiak izan ditu; San Fermin gizatiar bat Santo Domingoko horma-hobian sartuta, sainduaren omenezko ohiko kantikak, ileorde eta mozorroekin jantzitako lasterkariak eta entzierroaren protagonista ukaezina: Induráin eta “Espada” bere bizikleta mitikoa, ibilbide osoan zehar bertan zirenek bultzatu eta animatu dutena. Krisia dela eta, aurten ez da globo gidaturik egon eta Charlie tximua ere ez da hurbildu.

Bestela, lasterketa bertaratutako lagunen arteko ohiko txantxa eta umore giro onean egin da, Estafeta karrikan erorikoren bat egon delarik. Halere, ezin izan dute entzierroaren ibilbide guztia egin, izan ere Estafetaren ia amaieran polizia-lerro bat bait zegoen Uztailak 15 mugimenduko jendearen bidea oztopatzen eta lasterketa bertan behera gelditu da tarte horretan.

Entzierroaren ondotik istiluak izan dira polizia eta Uztailak 15eko mugimendukoak ez ziren zenbait gazteren artean.