Danger Encierros 2013 (13/20)MOMENTOS DE TENSIÓN

Eguna: 2013ko uztailaren 12a

Egilea: Mónica Sarasa-FotoXPasion

Horrelako irudiek entzierroan lasterka egitea zein serioa den eta zein arriskugarria izan daitekeen gogorarazten digute. El Pilarko zezen atzeratu horrek arnasarik gabe utzi gintuen mutil horri oldartzen ibili zen 20tik gora segundoetan. Irudian, bere adarra gaztearen izterrean nola sartzen duen ikus dezakegu, eta gaztea animaliarengandik ahal duen bezala ihes egiten nola saiatzen den, beste lasterkari batzuek buztanetik helduz atxiki nahi duten bitartean. Zalantzarik gabe, 2013ko entzierroetako unerik dramatikoenetako bat.

Danger Encierros 2013 (12/20)SIN SALIDA

Eguna: 2013ko uztailaren 12a

Egilea: Manuel Jorge Pérez

Hesiaren eta zezen adarren artean. Horrela geratu zen harrapaturik lasterkari hori 12ko entzierroan El Pilar ganadutegiarekin udaletxe parean. Zezena, entzierroetako lehen adarkada egin berritan, lasterkariari erasotzen saiatzen da eta horren aurpegiak egoeraren zorigaitza islatzen du. Zorionez, ez zuen adarkadarik hartu.

Danger Encierros 2013 (11/20)EL DOLOR DE LA PRIMERA CORNADA

Eguna: 2013ko uztailaren 12a

Egilea: Manuel Jorge Pérez

Bat-bateko argazki honek adarkada bat -2013ko sanferminetako lehena izan zen- hartzean izaten den mina erakusten du. El Pilarreko zezen gorrixka Santo Domingo aldaparen bukaeran irristatzen da gazte lasterkari ohitugabe bati erasotzean eta 20 urteko estatubatuarrak adarkada larri bat hartzen du sabelaldean, Manuel Jorge Pérezen argazki bikainak jaso duen unea hain zuzen. Gazteak ez du Iruñera eginiko bisita inoiz ahantziko.