Danger Encierros 2013 (13/20)MOMENTOS DE TENSIÓN

Eguna: 2013ko uztailaren 12a

Egilea: Mónica Sarasa-FotoXPasion

Horrelako irudiek entzierroan lasterka egitea zein serioa den eta zein arriskugarria izan daitekeen gogorarazten digute. El Pilarko zezen atzeratu horrek arnasarik gabe utzi gintuen mutil horri oldartzen ibili zen 20tik gora segundoetan. Irudian, bere adarra gaztearen izterrean nola sartzen duen ikus dezakegu, eta gaztea animaliarengandik ahal duen bezala ihes egiten nola saiatzen den, beste lasterkari batzuek buztanetik helduz atxiki nahi duten bitartean. Zalantzarik gabe, 2013ko entzierroetako unerik dramatikoenetako bat.