Danger Encierros 2013 (11/20)EL DOLOR DE LA PRIMERA CORNADA

Eguna: 2013ko uztailaren 12a

Egilea: Manuel Jorge Pérez

Bat-bateko argazki honek adarkada bat -2013ko sanferminetako lehena izan zen- hartzean izaten den mina erakusten du. El Pilarreko zezen gorrixka Santo Domingo aldaparen bukaeran irristatzen da gazte lasterkari ohitugabe bati erasotzean eta 20 urteko estatubatuarrak adarkada larri bat hartzen du sabelaldean, Manuel Jorge Pérezen argazki bikainak jaso duen unea hain zuzen. Gazteak ez du Iruñera eginiko bisita inoiz ahantziko.