Danger Encierros 2013 (19/20)EL MONTÓN

Eguna: 2013ko uztailaren 13a

Egilea: Miguel Goñi

Dudarik gabe, momentu honengatik gogoratuko dira 2013ko entzierroak. Plazako sarreran hain zuzen osatu zen lasterkari eta zezen pilaketa handia gogoratzen diren larrienetako bat izan zen. Irudian, animaliek iritsi eta mutil pilarekin talka egiten duten une zehatza ikus dezakegu; lasterkariek, plazara sartzeko etsian, izuturik ikusten dute zezenen adarrak gainean dituztela

Danger Encierros 2013 (17/20)TODOS AL SUELO

Eguna: 2013ko uztailaren 13a

Egilea: Miguel Fernández

Zezena eta mutilak lurrera. Fuente Ymbroko zezen horrek era arriskugarrian pasatu zuen adarra eroririk zeuden mutil horiengandik hurbil. Beharbada animaliek kailejoiko aldapa jaistean hartzen duten abiaduragatik edo mutil horiei oldartzen saiatzeagatik, adardunak ere galdu zuen oreka eta tentsio uneak sorrarazi zituen, irudiko gazte parearentzat batez ere, oso hurbiletik ikusi baitzuten.