Ya estamos en Sanfermin 2012

IKUSI ARGAZKIAK

Udaletxe plaza jendez gainezka zegoela 2012ko Sanferminetako jaiak hasi dira, datozen 9 egunetan Iruñea parrandaren hiriburua izango da bai bere biztanleentzako baita Nafarroako hiriburura azken egunetan iritsitako milaka lagunentzat ere.

Iñaki Cabasés zinegotziak suziriaren metxari su eman dio eta ordutik aurrera Iruñeko kaleetan zehar jaia barreiatu egin da, zalapartaz eta parrandaz dena estaliz, datorren 15a arte iraungo duelarik.

Bigarren urtez Iruñeko Udalak martxan jarritako segurtasun neurriek eragotzi dute jendea plazara beirazko botilekin sartzea, honela istripuak saihestuz.

Hemendik aurrera Nafarroako hiriburuan badago non aukeratzerik datozen ordu eta egunetan programa ofizialean eta herri-ekitaldi zabalean: Riau Riaua, kontzertuak, entzierroak, herri-kirola, barrakak, eta abar.

Eta ezer gal ez dezazuen, Sanfermin.com-eko leihora agertzera gonbidatzen zaituztegu, hortik gure informazio sare bereziaren bidez gertatzen den guztia kontatuko dizuegulako: entzierroaren kronikak, berriak, bideoak, eta abar.

Uztailaren 6ko argazki gehiago