Una postal de Ernest Hemingway a Gertrude Stein desde Pamplona el 13 de julio de 1924

Ernest Hemingway entzierroaren ondoren Iruñeko zezen-plazan izaten zelako beste froga bat ezagutu dugu. Sanfermin.com-en argazki pare bat ikusi dugu jada: bata, Bostongo John F. Kennedy Presidente Liburutegiko Ernest Hemingway Photograph Collection bildumako artxiboan aurkitu genuena (hemen); eta bigarrena, Harper Magazine aldizkariak Sandra Spanier-en The Letters of Ernest Heminway: Volume 2 liburutik hartuta ezagutzera eman duen irudia. Irudi hori garaiko argazki/postala da, Iruñetik 1924ko uztailaren 13an Parisera Gertrude Steini eta Alice B. Toklas-i igorria.

Eskutitzean, Hemingwayk bera eta lagun batzuk Iruñeko zezen-plazan berean, entzierro ondoko bigantxa ekitaldian, nor diren esaten du. EHk “zekorketa” deritzo ekintzari eta bere bigarren sanferminak izan zirenetan izan zuen esperientzia kontatzen du laburki.

Irudia Yaleko Unibertsitateko Beinecke Rare Book & Manuscript Library-tik lortu da Cambridge-ko Unibertsitateko Prentsa Departamentuaren bidez.

HemingwayToSteinToklas_YaleUniversityLibrary_sanfermin_2