Una imagen Siniestra de Caravinagre

Jesús Carlos Gómez Martínez idazle iruindarra sanferminetan giroturiko literatur proposamen berri bat aurkezten ari zaigu uneotan liburu dendetan. “Siniestro Caranivagre” izenburuko eleberria da, protagonistak dituena kiliki ezaguna, Zero detektibea eta idazlea, zeinek informazio horretaz istorioa egin baitu. Caravinagreren bestelako irudi bat agertzen du, iluna, txakur antzekoa eta makurra, eta horregatik Caravinagre kilikiak berak -egileak obraren azalean dioenez- liburuari betoa jarri dio eta idatzi duenari eta obra irakurriko dutenei mehatxua egin die. Liburu dendetan dago eskuragarri liburua Ediciones Eunateren zigilu pean, 118 orrialdekoa da eta 16 euro kostatzen da. ISBN: 978-84-7768-226-4

Jesús Carlos Gómez Martínezek harreman berezia du sanferminekin 1991n San Fermin Nazioarteko Kazetaritza Lehen Saria irabazi zuenetik. Bestalde, La historia Secreta de los Kilikis de Pamplona eta Sanfermines forever obren egilea da. Gómez Martíneen web orrialde ofizialak literatur eta kazetaritza meritu anitzen zerrenda osoa du.