Una campaña publicitaria intenta evitar que Pepe Durán corra el encierro de Sanfermin en 2012

Sanferminetako entzierroa publizitate apeu etengabea da agentzia eta bezeroentzako oso balio erakargarriak dauzkalako. Iragarki, film eta gainerakoen zerrenda amaigabeari #nodejesquelohaga ekimena gehitu behar diogu orain. Nodejesquelohaga.com web orrialdearen bitartez jakinarazten zaigu, bideo baten bidez, Pepe Duránek -Jerezkoa bera- Iruñeko entzierroan lasterka eginen duela non eta bere lagun sortzaileek Sra. Rushmore publizitate agentzia handiarekin elkarrizketa bat izatea lortzen ez duen.

Bideoan Pepe Duránek, 39 urtekoa bera, bere helburua lortzeko bere lagun publizistez fidatzen dela dio, sanferminetako entzierroa ez egiteko, ez dagoela prestaturik aitortzen duelako. Web orrialdeak kanpainaren parte izatera akuilatzeko ematen dituen arrazoietan entzierroa haren erritmoagatik moteltzea sartzen du, beste lasterkarientzat arriskua izateagatik.

Pepe Duránek You Tuben duen kontuan egiazta daiteke hari sanferminetako entzierroan lasterka egin ez dezan eta Rushmoreri erantzun diezaion eskatzen dieten hainbat bideo daudela. Unibertsitateko irakasle eta ikasleak eta beste hainbat pertsona agertzeak mugida osoaren atzean unibertsitate proiekturen bat dagoela pentsaraz dezake. Domeinua viajarasanlucar.com web orria dagoen izen berberaz dago erregistraturik. Kontatuko dizuegu kontua nola bukatzen den.