Las increíbles infografías del programa de Sanfermin

Errea Comunicación 2013ko sanferminen egitaraua egiteko enpresa esleipen-hartzailea da eta Iruñeko Udalari egitarauan txertatzen ohi diren festaren argazki klasikoak infografiaz ordeztea proposatu zion. Javier Errea agentziako zuzendariak aurkezpenean esan du Iruñeko Udalak lekukoa ausarki hartu eta ideia berritzailearen alde egin zuela. “Diseinuaren arloan, Iruñea munduko hiriburua da urtean behin -Malofiej sarietarako urteko deialdiaz ari zen- eta hori sanferminetako egitaraura eraman nahi izan dugu, altxor sentimental txikia”, esan du Erreak.

Bi aste bete lan izan dira nazioarteko hamabost profesionalek bilduriko proposamenak osatzeko eta profesionalak hauek izan dira: Bartzelonako Estudio Lamosca, Lisboako Carlos Monteiro, Amsterdamgo Frederik Ruys, Buenos Airesko Carlos Loscri, New Yorkeko John Grimwade, New Yorkeko Xaquín González, Washingtongo Fernando Baptista, Washingtongo Álvaro Valiño, Londresko Michael Robinson, Buenos Airesko Samuel Granados, Río de Janeiroko Alessandro Alvim, Bartzelonako Jaime Serra, Berlingo Jan Schwochow, Dubaiko Luis Chumpitaz eta Iruñeko Pablo Errea.