Ya tenemos programa oficial de actos de Sanfermin 2013

Gaur goizean aurkeztu dute 2013ko San Fermin festetako egitarau ofiziala. 437 ekitaldi ofizial dituen programazio hori nork bere erara, bere gustu eta ohituren arabera, tuneatzen duen festaren hezurdura da. Aurkezpenean Iruñeko alkate Enrique Mayak zera nabarmendu du, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eskuarki Kale Nagusiko Ezpeleta jauregitik aterako dela eta Miserikordia Etxearekin hitzarmen bat egin dela goizeko zezen festak haurrentzako zezen praktikez aldatzeko, zeinetan Padilla maisuak parte hartuko baitu (uztailak 9 eta 11). Ekitaldi ofizialak eta bestelako erakunde batzuek antolatzen dituzten guztiak Sanfermin.com-eko sanferminetako egitarau ofizialean ikus ditzakezu. Beste zenbait erakunderen gertakari nabarmengarriak igorri nahi badizkiguzu, igorri e-mail bat info@sanfermin.com emailera.